LeioakoUdala

Leioa Blog 3.0 Lehiaketa 2. Edizioa hasiko da

2015ko Leioako 1. Blog lehiaketak izandako arrakasta dela-eta, Leioako Udalak edizio berri bat bultzatu nahi du. Aurten, lehiaketa nobedadeekin dator.

Esate baterako, blogerrak ez dira parte hartuko duten bakarrak izango. Kategoria berriak ireki dira, beste sare sozialetan mugitzen direnek ere parte har dezaten. Horregatik, argazkizaleak izango ditugu, instagramlariak, bideo produktoreak, Leioan egindako mikro-kontakizunak edo istorioak diseinatzen dituztenak, e.a.

Kategoria hauetako parte hartzaileek Leioako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sare sozialetan bultzatuko dituzte, urriaren 21 eta 22an.

Aurten, herri-kategoria berria izango dugu. Horrela, nahi duten leioaztarrek parte hartu ahal izango dute aurreinskripzioa egin barik. Horretarako, beraien argazkiak Instagram-en publikatu beharko dituzte, #LeioaBlog etiketa erabiliz.

Edizio honetako sariak ere erabat aldatu dira. Hiru irabazle egongo dira kategoria bakoitzean: blog, instagram eta youtuben. Bakoitzean, 600 euroko saria dago. Gainera, 3 aipamen berezi ere egongo dira kategori bakoitzean, 300na euroko sariarekin. Azkenik, Herri-kategoriako irabazleak 150€ jasoko ditu.

Sari horiek guztiak Leioa Blog Lehiaketan parte hartzen duten merkatari eta enpresetan trukatuko ahal izango dira.

Leioako EDOZEIN establezimenduk parte har dezakeela gogoratzen dizuegu. Horregatik, merkataria edo ostalaria bazara, esperientzia honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta oihartzun handiagoa izango du ekimenak.

Zure establezimenduak parte hartu nahi du? HEMEN INSKRIBATU.

Lehiaketan parte hartzaile izan nahi duzu? (Blogger, Instagramer edo Youtuber). Izena eman.

Oinarriak.