LeioakoUdala

LEIOAKO UDAL ENPRESA MINTEGIRAKO DEIALDI BERRIA

Leioako Udalak Ibaiondoko enpresen udal mintegian inskribatzeko epea ireki du.

 Bizitegia Ibaiondo plazan dago, 1. zenbakian, 107. bulegoa, eta adjudikaziodun enpresei laguntzeko eginda dago. Bizitegiko moduluak aldi baterako zainpeko esleipenaren bidez utziko dira.

 Horrela, adjudikaziodun enpresek honako hau izango dute eskuragai:

  •  Esleitutako modulua edo moduluak.
  •  Erabilera anitzerako aretoa.
  •  Negozioari laguntzeko zerbitzu gehigarriak.

 Esleipena bi urtetarako izango da hasiera baten, alokairuan, erosteko aukerarik gabe. Hala ere, adjudikaziodun enpresak epea, gehienez, urte betez luzatzea eska dezake, esleipenaren azken bi hilabeteetan zehar.

 Esleipen prozesua eta funtzionamendua arautzen duten oinarriak Udalaren eta Behargintza Leioaren webguneetan daude eskuragarri.

 Eskaera dokumentazio guztiarekin batera entregatzeko, Internet bidez egin daiteke, Behargintza Leioaren webgunetik (www.behargintzaleioa.net), edo dokumentazioa udal erregistroetan aurkeztuz (udaletxean edo Mendibil 3n dauden Leioako Behargintzaren bulegoetan).

 Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2017ko otsailaren 28a arte.

2017ko Oinarri berriak

Negozio Plana

Negozio Plan Behin-Behineko Balorazioa

Negozio Plan Behin-Betiko Balorazioa

Balorazio Globala eta Adjudikazioa Behin-behinekoa

Balorazio Globala eta Adjudikazioa (Behin-betikoa)