LeioakoUdala

Behargintza Leioak EKINNET ekintzailetza bultzatzeko plana abiarazten du

Martxoaren 30ean, ostegun honetan, pertsona ekintzaileen 8 topaketetako lehena izango da.

  EKINNET ekintzailetza bultzatzeko plana

Leioako Udalak, Ekonomia, sustapen, prestakuntza eta enplegu arloaren bidez, Behargintza Leioa, ekintzailetza bultzatzeko urteroko plana abiarazten du. Planaren helburua proiektu ekintzaileen pertson asustatzaileak babestea da, hezigarri eta networking - ekintzak diseinatu eta dinamizatuz.

Gosari inspiragarriak

Planak 2017rako 8 topaketa guztira proposatzen ditugosariformatu informal eta inspiragarrian.

Hortaz, EKINNET topaketak proiektu ekintzaileen pertsona sustatzaileen arteko gosariak dira eguneroko bizitza profesionalerako ezagutza berri eta lagungarriak jasotzeko eta kontaktu sarea sortu eta finkatzeko.

Martxoan, apirilean, maiatzean, irailean, urrian eta azaroan, topaketak hezigarriagoak izango dira. Ekainean eta abenduan, ordea, topaketak networking-agoak izango dira; hau da, pertsona ekintzaileen sarea sendatzeko.

Hasiera batean edukiak proiektu ekintzaileei merkataritzan laguntzeko dira: sare sozialetako presentzia digitala, media sozialeko estrategia, hizlaritza eta salmentak hobetzeko trebetasun sozialak, publizitate – inbertsioaren optimizazioa, etab. Kudeaketa hobetzeko edukiak ere badaude: produktibitatea, eraginkortasuna, barneko eta kanpoko gatazkako kudeaketa, etab. Azkenik, zerbitzu berri edo produktuaren (co-creation) diseinua ere badaude. Nolanahi ere, edukiak topaketetan parte hartuko dutenekin zehaztuko dira.

Lehenengo topaketa 2017ko martxoaren 30ean, ostegunean, 8:30etatik 10:30etara, Welink-en, Leioan. Beatriz Barriok, Thinkon Marketing-etik, “Zelan eraiki media sozialeko estrategia eraginkorra” hitzaldia emango du.