LeioakoUdala

Leioak kontrataziorako diru-laguntzak eskainiko dizkie herriko enpresei

Leioako Udalak udalerriko enpresa eta erakundeei lagundu nahi die kontratazioari buruzko eskaeretan. Horretarako, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Tokiko Enplegu Planak programaren bidez, udalerriko enpresetako langileen diru-laguntzen 2. deialdia abian jarri du.

 Deialdiaren baldintzak hauexek dira:

Diru-laguntza jaso ahal izango dute beren helbide soziala udalerrian duten enpresak.

 -       Lan kontratua 2016ko ekainaren 16a eta azaroaren 30a bitarteko epean sinatu behar izango da 6 hilabeteko diru-laguntzen kasuan, edo 2017ko otsailaren 28a baino lehen 3 hilabeteko iraupena dutenen kasuan.

-       Diruz lagunduko den gutxieneko kontratua hiru hilabetekoa izango da, jardunaldi osoz. Emakumeak kontratatzea lehenetsiko da.


- Bi prozedura egongo dira, eta bakoitzak bere dokumentazioa izango du kontratatzeko hautagaiaren profilaren arabera:

 1. Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak. Gehienez, 9.000 euroko diru laguntza jasoko du enpresak, soldata eta gizarte segurantzaren %100, sei hilabeteko kontratuen kasuan. Diru-laguntza 4.500 eurokoa izango da, gutxienez, hiru hilabeteko kontratuetarako.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen dutenak.
  2. Lehen lanik izan ez duten 35 urtetik beherakoak.
  3. Azken 18 hilabeteotan, 12 hilabetez langabezian izan diren pertsonak, Lanbiden inskribatuta.

 2. Aurreko kasuetakoak ez direnak. 6.000 euroko diru laguntza jasoko du enpresak, soldata eta gizarte segurantzaren %75, sei hilabeteko kontratuen kasuan. Diru-laguntza 3.000 eurokoa izango da hiru hilabeteko kontratuetarako.

- Emakida prozedura Lehia Askea izango da, eskaeren ebazpenak helduera-ordena zehatzari jarraituz egingo dira, funtsak agortu arte.

Diru-laguntzak eskatzeko epea oinarri arautzaile hauek argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da apirilaren 28ra arte gehienez, aurrekontua lehenago agortu ezean.

OINARRIAK