LeioakoUdala

Bizkaia Leihakorra eta lurraldez orekatua

OINARRIZKO KUDEAKETAN TREBATZEKO PROGRAMA bat da, Bizkaiko iparraldeko enpresei zuzendua.

Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Lurralde eta Garapena Sustatzeko Sailak eta BEAZek sustatzen duten “Bizkaia lehiakorra eta lurraldez orekatua” proiektuaren barruan dago eta, Eskuinalde, Mungialde, Txorierri eta Uribe Kostako eskualde garapenerako agentziekin elkarlanean, 2017 urtean lehentasuna eman diote “Enpresa kudeaketaren hobekuntza sustatzea” erronkari, eskualdeko mikropyme eta pymeen oinarrizko enpresa kudeaketa hobetzeko.

 

 

NORI ZUZENTZEN ZAIO?

Kudeaketan erantzukizunen bat duten pyme eta mikropymeetako langileei.

 

NOLA?

Trebakuntza teoriko-praktikoa emateko programa bat da, enpresa bakoitzarentzat pertsonalizatua, eta tutoretza banakatuen bidez ETEen kudeaketa profesionalizatu  nahi du.

Programa guztiz independenteak diren lau modulutan banatuta dago, enpresa bakoitzak gehien interesatzen zaion trebakuntza-arloa aukeratu ahal dezan.

Lau moduluetarako programa (kudeaketa estrategikoa, ekonomia-finantzakoa, komertziala eta gizarte sareak) berdin egituratzen da:

  • Bi saio edo lantegi teoriko-praktiko taldean (4 ordu saio bakoitzeko).

  • Banakako tutoretzak (4 ordu enpresa bakoitzeko).

 

NOIZ ETA NON?

 

 

Izen-ematea

Inskripzioak doanekoak izango dira eta garapen agentzien bidez izapidetuko dira. Leku-muga dago eta erreserba izena emateko ordenari lotua egongo da.

Interesatuta dauden enpresek lau moduluetako bat aukeratu beharko dute beren interes edo trebatze-beharrizanen arabera.


Twitter Facebook LinkedIn