LeioakoUdala

Establezimenduak modernizatu eta berriztatzeko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko diru-laguntza deialdi berria

Udalak sustatutako deialdi honen bitartez 2017. urtean merkataritza arloan egindako inbertsio hauek diruz laguntzen dira: enpresa modernizatu eta berriztatzekoak, merkaturatze teknikak hobetzekoak eta kostuak murriztekoak

Onuradunak Leioan kokatutako enpresak dira 5 langile baino gutxiago dutenak eta bere jarduera urtebete baino lehenago hasitakoa. Jardueraren epigrafea oinarrietako I eranskinean egon behar du.

Itzuli beharrik gabeko laguntza hauek gehienez 600 €koak izango dira eta 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako inbertsioak diruz lagunduko dituzte.

Eskabideak aurkezteko epe-muga 2017ko abenduaren 15a izango da.

Esleipena norgehiagoka egingo da eta kontuan hartuko dira udalerrian antzinatasun handiago duten establezimenduak, kargupeko langilerik gabeko autonomoek sustatutakoak eta kontzeptu honengatik bestelako diru-laguntzarik jaso ezin dutenak.

Diruz lagun daitezkeen elementuek lotura zuzena izan behar dute jarduerarekin eta gailu eta programa informatikoak, saltokiko terminalak, kode irakurgailuak, etiketatzeko sistemak, altzariak eta merkataritzarako ekipamendua, makineria eta irudi korporatiboa aldatzea dakarren errotulazioa izan daitezke.

Eskabideak, dagokion dokumentazioarekin Behargintza Leioan (Mendibil 3) edo Herritarraren Arreta Zerbitzuetan (HAZ Udaletxea eta Gaztelubide)

 

 


Twitter Facebook LinkedIn