LeioakoUdala

LEIOAK TIKET BARIK ABIARAZTEN DU: UDALERRIKO DENDETAN TIKET ELEKTRONIKOA EZARTZEKO PROGRAMA BAT

Leioako Udalak, Metapostarekin batera, ekimen honetara batu nahi duten denda guztietan tiket elektronikoa ezarriko duen proiektu pilotu bat abiarazten du. Zerbitzu honek aukera emango die Leioako herritarrei erosketa tiket guztiak, fakturak eta garantia-agiriak ordenaturik izateko, eta horrela galerak ekiditeko, era elektronikoan, inguruko dendei emandako doako sistema erraz baten bitartez.

Aipatutako txartela Behargintza Leioan eskatu ahal da doan eta goian aipatutako dokumentuetara sarbide erraz eta ematen du eta iraunkor eta ezingalduzko bilakatzen ditu, erabateko ziurtasunarekin eta pribatutasunarekin.

Sistema honi esker establezimenduek bitarteko eta materialak aurreztuko dituzte (papera, inprimagailua, tinta…) eta datuetara berehalako sarbidea izango dute erabateko ziurtasunarekin, legetasunarekin eta pribatutasunarekin. Horrela zerbitzu berritzailea eta bereizgarria emango diete bezeroei.