LeioakoUdala

UK Gaztea bekak

Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Lanekoak ez diren praktikak burutu ahal izateko 4 hilabeteko iraupena duten 10 beka eskainiko dira Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz,  Plentzia, Sopela eta Urdulizko gazteek lan arloan esperientzia lortu dezaten, gerora horien merkaturatzea errazteko helburuarekin.

Hartzaileen profilari dagokionez, 18 eta 25 urte bitarteko gazteak izan behar dute, arestian aipatutako udalerrietako batean erroldatuta egon behar du, Lanbiden lan eskatzaile gisa agertu behar du. Lan profilari dagokionez, Lanbide Heziketako (Erdi edo Goi mailako) tituluduna edo unibertsitate tituluduna izatea. Azkenik, jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan esperientziarik ezin du eduki.

Profilei dagokienez, enpresetatik ondoko profilen eskaerak jaso ditugu:

  • Gozoak egiteko gozogilea.

  • Haurtzaindegian lan egiteko haur hezitzailea. Euskararen ezagutza.

  • Administraria, baita administrari laguntzailea ere.

  • 3D modelatzailea: 3D sistemetan objektuen modelaketa eta moldaketa.

  • Informatikaria.

 

Programa honetan parte hartzeko asmoa izanez gero, eta informazio zehatzagoa jaso nahi izatekotan:

 

BEHARGINTZA LEIOA

Mendibil kalea, 3. 48940 Leioa (Bizkaia)

behargintza@leioa.net // Tel.: 94 400 41 95

ATERPE LEIOA GAZTEGUNEA

gazte@leioa.net // 94 405 58 50