LeioakoUdala

LANGABEZIA EGOERAN DAUDEN PERTSONAK KONTRATATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Udalerriko enpresek langabezia egoeran dauden pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jadanik. Diru-laguntza hauen bidez, Leioako Udalak laguntza ekonomikoa eman nahi die herriko enpresei, langabezia egoeran eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta dauden personen kontratazioa erraztuz.

Diru-laguntza hauek zuzentzen zaizkie 2017ko uztailaren 28tik abenduaren 31ra bitartean formalizatutako kontratuen bidez enplegua sortu duten enpresei, gutxienez 3 hilabeteko iraupenarekin jardunaldi osoz.

 


Informazio gehiago: http://bit.ly/2AnR7bd


Diru-laguntzen kopurua aldatu egingo da  kontratazioaren hilabeteen arabera eta kontratatutako pertsonaren tipologiaren arabera, deialdi honen Oinarri Arautzaileetan kontsultatu daitekeen moduan.

Eskaeran aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 31ra artekoa izango da.

Eskaerak, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, Behargintza Leioan (Mendibil, 3) aurkeztu ahal izango da edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Udaletxeko HAZ eta Gaztelubide).


Oinarriak