LeioakoUdala

Leioa Blog Lehiaketaren hirugarren edizioak udalerrira ekarriko ditu sare sozialetan murgilduta dauden pertsonak datorren abenduaren 15 eta 16an.

Leioako merkataritza eta ostalaritza Bizkaiko blog, Instagram eta Youtube-ko kanaletan protagonista izango dira berriro ere. Gabonetako kanpaina berezia dela eta, Behargintza Leioak Leioa Blog Lehiaketaren hirugarren edizioa martxan jarri du datorren 15ean arratsaldean (ostirala) eta 16an goizean (larunbata). Bertan Bizkaiko hainbat blogger, instagramer eta youtuberrek ahotsa eta protagonismoa emango diete Leioako denda, taberna eta jatetxeei.

Kategoria hauetako partehartzaileek –abenduaren 13a baino lehen esteka honen bidez izena emanez– sare sozialetan Leioako zerbitzuak bultzatuko dituzte. Horretaz gain, ekitaldiak ñabardura herrikoia izango du, leioaztarrek  ekimen honetan parte hartu dezaketelako aldez aurretik izena eman gabe. Horretarako beraien argazkiak Instagramen publikatu beharko dituzte #LeioaBlog17 hashtagarekin.

 

SALTOKIETARAKO IZEN EMATEA


LEHIAKIDEENTZAKO IZEN EMATEA

 

Lehiaketa honetan hiru sari banatuko dira blog, Instragram eta Youtube kategorietan. Irabazle bakoitzak 600 euro irabaziko ditu Leioa Blog Lehiaketan parte hartu duten saltokietan gastatzeko. Kategoria bakoitzean ere aipamen berezi bat egongo da eta saria 300 eurokoa izango da. Azkenik, herriko irabazleak 150 euroko saria jasoko du. Sari guztiak Leioa Blog Lehiaketan parte hartuko duten enpresetan trukatuko dira.


 OINARRIAK 



Twitter Facebook LinkedIn