LeioakoUdala

2018KO LEHEN SEIHILABETEKO BEHARGINTZA LEIOAREN FORMAKUNTZA ESKAINTZA

Beste urte batez, ekitaldi berria hastearekin batera Behargintza Leioak bere formakuntza eskaintza gaurkotzen du, udalerriko pertsona langabetuen lan-merkaturako sarbide aukerak hobetzera zuzendua dagoena. Aurtengo formakuntza eskaintzak gure ingurunean aurkitu ditugun beharrei erantzuten die eta Behargintza erabiltzen duten pertsonek egin dizkiguten eskaerei.

2018rako enplegu bila dabiltzan pertsonen eskura jartzen dugun formakuntza eskaintza urtarriletik ekainera luzatuko da eta izaera desberdineko 11 formakuntza ekintza dira, jarraian deskribatzen ditugunak:

Enplegurako formakuntza ikastaroak: 2 tailer dira, oso ikuspuntu praktiko eta partizipatiboarekin, non Lanbideren webgunea xehetasun handiagoz ezagutzeko aukera izango dugun, gure hautagaitza bidaltzeko enpresa-zerrenda bat prestatuko dugu eta enplegu bila egiten dugun lana ebaluatzeko tresna bat diseinatuko dugu.

Formakuntza bi ikastaro negozio ideia bat hasteko interesa duten pertsonentzat. Behargintzatik eskeinitako zerbitzuen bidez, aholkularitza eskaintzen da aldez aurretik azterketa bat egiteko eta enpresa abian jartzeko, hala nola berariazko formakunza beren enpresa-proiektua aurrera ateratzeko interesaturik dauden pertsonentzat.

Gainera, tailer hauez gain, enpresako lan-profilei lotutako ezagutza zehatzak hartzeko edo ziurtatzeko ikastaroak ere diseinatu ditugu. Ildo honetan, bi bloke handi daukagu, pertsona parte-hartzaileen sarrera eta irteera profila zein den.

ZERBITZUEN ARLOAN 200 orduko formakuntza eskaintzen dugu Supermekatu eta Azalera Handietan, praktikak barne; beste bat, Eskarien Prestakuntza (50 ordu), Garbiketa Teknikak eta Prozedurak (50 ordu), Garbiketa Industrialeko Makineria (50 ordu),  3D Inpresoren mantentze-lanak, muntaia eta konponketa eta, azkenik, Marketin eta Comunity Manager 120 orduko ikastaro bat, praktikak ere dituena.

ETXEGINTZA ARLOAN Dumper gidatu eta erabiltzeko ikastaro bat eskaintzen dugu. Aurreko enpleguetan tresna hau jadanik erabili duten pertsoei beren ezagutzak ziurtatzea errazteko eta lan-segurtasuneko araudia betetzea errazteko diseinatutako formakuntza, haien enplegagarritasuna hobetzen saiatuz

Ekintza hauek guztiek, hartutako formakuntza balioan jartzea ez ezik, pertsona langabetua lan-mundura hurbiltzeko aukera ere errazten dute, bere curriculuma eta harreman-profesionalen sarea hobetuz.

Pertsona interesatuek aurreizen ematea gure bulegoetan egin ahal izango dute 8:30etatik 14:30etara, edo hemen deskargatu dezakezuen izen-emate formularioan: https://behargintzaleioa.net/es/formacion/oferta-formativa

Eskaintza hau baliagarria izan dakizuen espero dugu, baina bestelako formakuntza ekintzak bilatzeko aholkularitzarik behar izanez gero, Behargintza Leioan gogo biziz lagunduko dizuegu zuen egoerara ondoen egokitzen den ikastaroa bilatzen, berdin preskakuntza arautua edo okupazionala den. Mendibil, 3-an gaude, 8:30etatik 14:30etara.