LeioakoUdala

EKINTZAILEENTZAKO LAGUNTZA BERRIEN DEIALDIA

behargintza leioa

Leioako Udalak, Behargintzaren bidez, norbere laneko etorkizuna diseinatzearen eta sortzearen aldeko apustua egiten duten, eta aldi berean, enpresa berrietan beste pertsona batzuentzako lan-aukerak sorten dituzten ekintzaileak bultzatu nahi ditu.

Proiektu horiek duten enplegua sortzeko gaitasuna funtsezkoa datokiko garapenerako. Horregatik, Leioako Behargintzak ematen duen aholkularitza teknikoaz gain, bi diru-laguntza mota berrien bidez, sustapen ekonomikoa eskaintzen da. Diru laguntza horiek negozio-plana prestatzeko eta aktibitate berriak abian jartzeko aholkularitza ematera bideratuta daude. Deialdi honetako diru-laguntzak Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu.

Lehenengo diru-laguntza motak, ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritzea du xede, gerora, bideragarritasun plan batean zehaztu ahal dena.

Bigarren diru-laguntza motak, ENPRESA PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK, negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak ezartzea du helburu, enpresa berriak abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik gauzatzeko. Halaber, erabateko sustapena emateko asmoz, nahi duten esleipendunei LEIOAKOUDAL-MINTEGIko lankidetzarakogunean lanpostu bat lortzeko aukera emango diegu, diru-laguntzarekin lotutako tutoretzaldian.

Leioako Udalaren Berdintasun Planak eta Enpleguaren Euskal Estrategia 2020-k markatutako ildo estrategikoei jarraiki, genero ikuspegia txertatzen da, emakumeen ekintzailetza bultzatuz.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 5ean bukatuko da (egun hori barne).

Erlazionatutako dokumentuak: