LeioakoUdala

AKTIBATU: GAITASUN PROFESIONALEI BURUZKO COACHING-a

Hil honetan, HAZILAN (hazilan.eus) proiektuaren AKTIBATU faseri ekingo diogu, gaitasun profesionalei buruzko coaching programa trinkoa, parte hartzen duten gazteek, lan munduan eta inguruko enpresetan, eskatzen diren zeharkako gaitasunak gara ditzaten.

Egitasmo hau, gaur egun, langabezian dauden 20 eta 44 urte bitarteko gazte kualifikatuak laneratzeko pentsatuta dago.

Zertan da coaching-a?

Garapen pertsonal eta erakundeen garapenean ibilbide luzea duten coach bat profesionalen laguntzarekin, eta ikuspegi praktikoa erabiliz, ezagutza, emozio eta gorputzarekin zerikusia duten aspektuak landuko ditugu. Hausnarketa estrategiko baten antzeko prozesuari jarraituko diogu, honako hiru esparru hauetan zentratuta batez ere:

 

1. Garapen pertsonala: ”ni pertsona”.

  • Nork bere burua definitu eta begirada estrategikoa.

  • Nire lidergoa aktibatu.

  • Nire indarrarekin konektatu etorkizuna eraikitzeko.

2. Gaitasun pertsonalak garatzea: "ni profesionala"

  • Komunikazio eraginkorra.

  • Taldeko lana.

  • Adimen emozionala.

  • Jendaurrean hitz egitea: nola egin aurkezpen eraginkorrak.

  • Gatazka kudeatu.

3. Automarketin eta posizionamendua: “ni lan merkatuan”.

  • Ni profesionala; nor naiz eta zer eskaini dezaket?.

  • Nire lekua aurkitu lan merkatuan.

Metodologia praktiko eta berritzaile hau behar bezala kontrastatuta dago gure lurraldeko beste agentzia batzuetan, eta emaitzek animatu egin gaituzte aukera hau baliatzera, eta horrela, aldaketa prozesuak eta erabaki profesionalak eraginkorrago burutzen laguntzen duten zeharkako gaitasunak landu.