LeioakoUdala

HARREMANETARAKO TREBETASUNAK GARATZEKO PRESTAKUNTZA

Logo Diputación de Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Lan Berri programaren barruan, Leioako Behargintza zentroak harremanetarako trebetasunak garatzeko bi prestakuntza-tailer eskaini nahi dizkie udalerriko langabeei. Tailer bakoitzak 20 ordu iraungo du.  Tailerrok emanez lagundu egin nahi zaie besteekin elkarreragiteko gaitasuna landu nahi duten pertsonei. Gainera, balio-ekarpena egingo da ingurune positibo eta osasungarriak sortzen laguntzeko.

Zehazki, parte-hartzaileek:

  • Elkarrizketa zintzoak eta argiak izateko trebetasuna garatuko dute

  • Asertibitatez komunikatzen ikasiko dute

  • Negoziazio sinpleak egiteko gaitasuna garatuko dute

  • Erakunde bateko partaide eta lantalde bateko kide izatearen ondorioez jabetuko dira.

  • Lantalde batean konfiantza sortzen ikasiko dute.

  • Argiago ikusiko dute nolako garrantzia duen konpromisoak erakundeen barruan.

  • Ikuspuntuak aldatu edo zalantzan jarriko dituzte, pertsona eta langile moduan hazteko eta garatzeko.

  • Entzuteko gaitasuna garatuko dute, elkarrekintzan eraginkortasun handiagoarekin jarduteko.

 

Beste aldetik, programa beraren barruan ikastaro hauek eskeini dira:

  • Industri Pintura

  • Orga Jasotzailea

Metodologia, gehienbat, parte-hartzearen bidezkoa izango da, eta dosi kontzeptual txikiak erabiliko dira, bizipen- eta gogoeta-dinamiken eta praktiken lagungarri.