LeioakoUdala

BEHARGINTZA LEIOA LANBIDE EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREKIN ELKARLANEAN ARI DA ENPLEGURAKO ORIENTAZIO EKINTZA ETA ZERBITZUETAN

behargintza leioa

Beste urte batez, Leioako Udala Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ENTITATE KOLABORATZAILE izendatu dute, Behargintza zentroaren bitartez GOBELAN (Bizkaia) ORIENTAZIO ZERBITZUA emateko.

 

Zerbitzua Leioa Behargintzak Mendibil kaleko 3. zenbakian duen lokalean ematen da; bertan, Lanbidek homologatutako orientatzaile baten arreta pertsonalizatuaz gain, lana bilatzen ari diren pertsonek Interneterako sarbidea duen doako baliabide bat dute, inprimagailuarekin, eskanerrarekin eta enpleguari buruzko informazioarekin. Espazio hori astelehenetik ostiralera dago irekita, 08:30etik 14:30era, eta asmoa da jendeak modu autonomoan lan egitea enplegua aktiboki bilatzeko. Horrez gain, beren curriculuma eguneratu ahal izango dute Lanbiden, bertan alta eman ahal izango dute, eta beren lan eskaera berritu ahal izango dute.

Horrez gain, apiriletik aurrera, 15 egunetik behin 4 ordu inguruko lantegiak emango dira, 09:00etatik 13:00etara. Lantegi horietan modu praktikoan landuko dira Lanbideren webguneak (www.lanbide.net) dituen aukerak, enpleguari buruzko informazio bilaketa-tresna gisa, enplegua bilatzeko kudeaketa eraginkorrari dagokionez, lotutako gaitasunei dagokienez eta abar.

Lantegi horiek praktikoak izango dira gehienbat, eta bertan, honako hauek egiten ikasiko dugu:

  • Lanbideren aplikazioa mugikorrera deskargatzen

  • Enplegu eskaera berritzen

  • Denbora errealean ikusten gure karpetara egunero iristen diren eskaintzak eta ikastaroak

  • CV eta eskutitz pertsonalizatua bidaltzeko enpresak topatzen

  • Enplegu-webguneetara sartzen, bertan izena emateko eta gure bilaketa-esparrua zabaltzeko, kostu txikienarekin

  • CV profesionala egiteko txantiloiak eta informazioa lokalizatzen, eta lan-elkarrizketa baterako gure segurtasuna optimizatzen

  • Izena eman dugun eskaintzetako gure hautagaitzaren jarraipena egiten

  • Gure harremanetarako datuak aldatzen, bermatzeko eskaintzarik galtzen ez dugula

  • Ahozko komunikazioa eta ahozkoa ez den komunikazioa

  • Enplegurako alderdi pertsonalak garatzen

Orientazio-lantegi horiekin lotutako edozein kontsulta egiteko hona idatzi dezakezue: behargintza@leioa.net; bestela, telefono honetara deitu dezakezue: 94.400.41.95. Baldintza bakarra da Lanbiden alta emanda izatea.