LeioakoUdala

LANBERRI, LEIOAN LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONEI ZUZENDUTAKO PRESTAKUNTZA

Martxoan, apirilean eta maiatzean, Behargintza Leioan prestakuntza-ikastaro desberdinak antolatzen ditugu Leioan iraupen luzeko edo 45 urtetiko gorako langabeen enplegagarritasuna hobetzeko xedez.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako LAN BERRI PROGRAMAREN barruan, Leioako Behargintzak, batetik, HARREMAN GAITASUNEN inguruan hiru prestakuntza-tailer emango ditu, 20 orduko iraupenarekin, eta, bestetik, prestakuntza ziurtaturako hiru ikastaro:

 

  • GARBIKETAKO TEKNIKAK ETA PROZEDURAK

  • ESKAERAK PRESTATZEA + ELIKAGAIEN MANIPULATZAILEA

  • INDUSTRIA GARBIKETAKO MAKINAK ERABILTZEA

Ekintza horiek guztiek jasotako prestakuntza balioan jartzeaz gainera, langabeei lan-mundura hurbiltzen laguntzen diete, eta haien curriculuma eta lanbide-harremanen sarea hobetzen dituzte.

Interesa duenak gure instalazioetan bertan izena eman dezake 8:30etatik 14:30etara, edo izena emateko inprimakia bete; izena emateko txantiloia hemen jaitsi dezakezue:

https://behargintzaleioa.net/es/formacion/oferta-formativa

Espero dugu eskaintza erabilgarria izatea zuentzat, baina bestelako prestakuntza-ekintzak bilatzeko aholkularitza behar baduzue, Behargintza Leioan atseginez lagunduko dizuegu zuen egoerara hobeto egokitzen den ikastaroa bilatzen, prestakuntza arautua zein lanerako prestakuntza izan. Zuen zain gaude Mendibil kaleko 3 zenbakian, 8:30etatik 14:30etara.