LeioakoUdala

1090 EN Araua : CE marka egitura metalikoetan

1090-1 EN araua, 2011 urtean argitaratua, adostutako araua da, osagaien egiturari buruzko adostasun ebaluazioa egiteko baldintzak definitzen dituena.

Horrek esan nahi du, Europako legearen markoan, obra batean jarriko diren elementu iraunkorrek CE marka behar dute. Marka horrek eragiten die bete beharreko baldintza horiek definitzen dituen Europako arau adostua duten produktuei.


Egitura metalikoen kasuan, araua jadanik dago argitaratuta: EN 1090-1. Arau horrek egituraren fabrikatzaileak bete behar dituen diseinurako eta fabrikaziorako baldintzak definitzeaz gain,  hori betetzen duela bermatu behar du Fabrikako Produkzioa Kontrolatzeko Sistema baten bitartez, ISO 9001 kalitate arauan oinarritua. Sistemak egituren aspektu zehatz, garrantzitsu eta bereziak barne hartzen ditu. Horrez gain, sistema hirugarren batek, Jakinarazitako Erakundea, auditatu behar du modu independentean. Jakinarazitako Erakunde deitzen zaio, bere egoitza dagoen herrialdeak Bruselasi informatu diolako auditoria horiek egiteko gaitasuna eta eskumena dituela.


 Behin auditoria gaindituta eta ziurtagiria lortuta, fabrikatzaileak CE marka jar diezaioke produktuari.

Arau horrek zuzenean eragiten die egitura metalikoak egiten dituzten enpresa guztiei, baita fabrikazioa azpikontratatuta izanik, egitura horien fabrikatzaile legal gisa aritzen direnak ere. Zeharka,egitura metalikoekin lotutako proiektuak egiten dituzten ingeniaritzak, inspekzio enpresak, muntai enpresak, etab.
Enpresa fabrikatzaile horiek euren esparruko legedia bete behar dute, eta egitura metalikoak fabrikatzen badituzte, EN-1090 bete behar dute halabeharrez:
•    Fabrikan, EN 1090-2 edo EN 1090-3 arauek, egitura aluminiozkoa edo altzairuzkoa den arabera, definitzen dituzten baldintza teknikoak betetzen direla bermatzen duen Produkzioa Kontrolatzeko Sistema ezartzea.
•    Jakinarazitako Erakunde baten auditoria gainditzea. Auditorian frogatu behar dute baldintza horiek sistematikoki betetzen dituztela.
•    Adostasun Deklarazioa egitea.
•    CE Marka jartzea

Araua betetzen ez bada “Irain Kriminala” izango da, eta ondorio legalak ditu.
 Epeei dagokienez, 2012ko irailetik, egituren fabrikatzaileek EN 1090 bete dezakete modu boluntarioan , eta auditoria gainditu ostean, euren ekipoei CE marka jarri.

Momentuz boluntarioa da, baina 2014ko uztailaren 1etik aurrera, lege hori betetzea EZINBESTEKOA izango da.

EN 1090 araua konplexua da, oso eduki teknikoa duena, eta kalitatea kudeatzeko sistemak, eurokodeak, egituren fabrikazioan dauden ekoizpen prozesuetako (ebakitzea, zulatzea, soldatzea eta elementu metalikoen azaleko bukatzea) fabrikazio eta saiakera arauak sakon ezagutzea eskatzen du.