LeioakoUdala

LEIOA ZAPORETAN AURKEZTEN DU: "LEIOAKO GOSARIRIK ONENA"

Leioako Udalak, Behargintza Leioaren eskutik, martxan jarri du "Leioa Zaporetan", xede orokortzat duena Leioako ostalaritza, sukaldaritza eta elikadura-sektorea balioan jartzea.

"Leioako Gosaririk Onena". Honela du izena pasadan ekainaren 1ean martxan jarri zen lehen ekimenari, non leiotar guztiak eta bisitariak gozatu ahal izango dute ekainaren 17ra arte.

Horrela, asmoa da sektorean jarduera eta inpaktu ekonomikoa sortzea, baita sektorearen irudia udalerrian eta udalerritik kanpo sustatzea, hedatzea, dinamizatzea eta bultzatzea ere.

32 ostalari partaide Leioako gosaririk onena hautatzeko

Ideiaren helburua da kafe goxo bat eta patata-tortilla bezain gauza erakargarriaren kalitatea sustatzea eta saritzea. Bi espezialitate horiek gure establezimenduetan guztiz ohikoak diren arren, ñabardura eta gustu oso desberdinak aurki ditzakegu bezeroen lehentasunen artean.

Sare sozialen bidezko bozkaren bitartez ezagutuko dugu leioatarren gustoa, Behargintza Leioaren Facebook kontu ofizialean prestatuko den atal berezi baten bitzartez ekainaren 17ra arte. Behin sare sozialen bozkatzea amaituta, ostalaritzan adituez eta sukaldariez osatutako epaimahai profesional baten balorazioa gehituko zaio, 32 establezimenduetan gosari-dastatze egin ondoren.

Aukera paregabea Leioako gosari onenetaz gozatzeko