LeioakoUdala

SALTOKIAK MODERNIZATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA – MEC 2018

Euskadin jada ezarrita dauden saltokiak berrikuntzaren eta haien kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetzearen bidez modernizatzeko eta zaharberritzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak saltokiak modernizatzeko 2018 laguntza-programarako (MEC) diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Diru-laguntza horiek modernizatze- eta berritze-lan horietarako beharrezkoa den saltokiko horniduren, obra zibilaren eta altzarien finantzaketa barne hartzen dute.

Diru-laguntza horren hartzaileak merkataritza jarduera nagusitzat duten enpresa txiki eta ertainak eta azken 3 urteetan merkataritza-jarduera berdina burutu duten banako enpresariak edo autonomoak (ekonomia-jardueren gaineko zerga berdina) dira; kanpo geratuko dira farmaziak, produktu farmazeutikoen eta botiken handizkako merkataritza; lurreko, aireko, ibaiko eta itsasoko ibilgailuen txikizkako merkataritza; ibilgailuen, motozikleten, bizikleten eta haien osagarrien handizkako merkataritza; erregaien eta labaingarrien txikizkako merkataritza eta bizitegi-zonaz kanpoko establezimenduak.

Bi motako inbertsioak daude, diru-laguntzak jasotzeko:

  1. Merkataritza-jardueraren garapenerako behar diren ekipamenduak, altzariak eta lokala eta haien elementuak, barnekoak zein kanpokoak (merkataritza-errotuluak barne) berritzeko eta modernizatzeko inbertsioak.

    - Onartutako gutxieneko inbertsioa: 5.000 euro garbi enpresa bakoitzeko.

    - Oinarrizko diru-laguntza: onartutako inbertsioaren % 16 (BEZ kanpo).

  2. Salgaien balantza elektronikoak, ekipamendu informatikoak, haien aplikazioak eta osagarriak, betiere merkataritza-prozesuetan sartuta badaude edo kudeaketa-xedeekin erabiltzen badira.

    - Onartutako gutxieneko inbertsioa: 1.500 euro (BEZ aparte) enpresa bakoitzeko.

    - Oinarrizko diru-laguntza: onartutako inbertsioaren % 16 (BEZ kanpo).

    - Saltoki bakoitzak ekipamendu informatiko batentzako diru-laguntza emango du, gehienez ere. Gainera, ez da diru-laguntzarik emango telefono mugikorretarako, ezta web-orriak sortzeko edo garatzeko ere; bai, ordea, saltokien web-orria gailu mugikorretara egokitzeko.

Diru-laguntza horiek ez dira itzuli beharko eta sare elektronikoaren bidez bakarrik eska daitezke, telematikoki. Eskaerak egiteko epea uztailaren 2an amaituko da.

Amaitzeko, aipatu behar da diru-laguntza jasotzen dutenek behintzat hiru urtez eduki behar dutela saltokia martxan, eta saltoki bakoitzak 9.000 euroko diru-laguntza jasoko duela gehienez ere.

Araudi erregulatzailearen eta eskaeraren loturak:

Deialdia:  https://bit.ly/2sURIi3

Eskaera: https://bit.ly/2l7L4Rq

La mejor y más fácil forma de generar etiquetas HTML para su sitio web es hoja de trucos HTML.


Twitter Facebook LinkedIn