LeioakoUdala

BIZKAIKO TXIKIZKAKO MERKATARITZARAKO ETA AUTONOMOENTZAKO MERKATARITZA BERRIKUNTZAKO DIAGNOSTIKOAK EGITEKO PROGRAMA, MERKATARITZA GANBERA OFIZIALAREN EKIMENA

Programaren helburua da saltokien lehiakortasuna hobetzen laguntzea, eta, horretarako, diagnostiko indibidualizatuak eta hobetzeko gomendioen txostenak egingo dira, saltokiek euren lehia-egoera hobetzen lagunduko dieten metodologiak eta irtenbideak har ditzaten (saltokiaren egoeraren ikuspegi erreala bereganatzea, kudeaketaren eraginkortasuna ebaluatzea, egon daitezkeen mehatxuak antzematea, etab.).

Programak diruz laguntzen ditu Merkataritza Ganberako tutoreek diagnostiko-zerbitzua ematearen gastuak. Hau da, Merkataritza Ganberak aurrez finantzatuko du emandako zerbitzuen kostua, eta saltokiei ez die batere gasturik eragingo.

Saltokiek 2018ko abuztuaren 13tik azaroaren 30era arte aurkez dezakete eskaera, edo aurrekontua agortu arte (saltokien partaidetza-eskabideei eta onarpenari dagokienean, sarrera-erregistroaren ordenari zorrozki jarraituko zaio).

Programa saltokientzako erabilgarria izan daitekeela ikusita, webgunearen esteka ematen dizuegu, informazio gehiago izan dezazuen:

https://bit.ly/2AVMbOJ