LeioakoUdala

Leioako udalak ALDI supermerkatuaren hautaketa prozesuan laguntza emango du

Leioa - Aldi

Izena emateko Behargintza Leioaren web orrian, urriaren 16ra arte

Leioako Udalak, Behargintza Leioaren bidez, hautaketa-prozesua ireki nahi duten enpresa interesdun guztien esku jartzen ditu beren beharretara egokitzen diren perfilak ezagutarazteko eta jasotzeko beharrezko dituzten baliabideak.

Amaia kalean laster irekiko den Aldi Supermerkatuak dela-eta, urrian zehar bertan egongo diren lanpostuak betetzeko hautagaiak batzeko prozesua hasiko da.

Lanpostu horietarako aukera izateko, pertsona interesdunek Behargintza Leioaren web orrian azaltzen zaien formularioa bete behar izango dute. Beren curriculuma ere gehitu beharko dute.

Eskaintza horretan izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da.

explicacion eusk