LeioakoUdala

Leioa Talent Blog

leioa talent blogLeioa Talent Blog ekimenak datorren azaroaren 16an, sare sozialetan murgilduta dauden pertsonak udalerrira ekarriko ditu

LEIOA - Leioako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak Bizkaiko blog, Instagram eta Youtube-ko kanaletan protagonista izango dira berriro ere. 2018ko azaroaren 16an, ostirala, blogger, instagramer eta youtuberrek ahotsa eta protagonismoa emango diete Leioako denda, taberna eta jatetxeei.

Parte-hartzaileak influencer izateko lanbide-prestakuntza eta trebakuntza prozesu batean esku hartu duten gure udalerriko langabeak dira. Ekimen horren bidez Leioako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sare sozialetan sustatuko dituzte egundoko merkataritza, aisialdi eta kultura eskaintza duen hiri-eremu modura.

Zure establezimenduarekin parte hartu nahi al duzu?. Sartu hemen, eta eman izena!