LeioakoUdala

Leioa Berrimajinatu

 leioa berrimajinatu

Leioako personal shopper-ek moda eta estetikaren inguruko dendei eta zerbitzuei babesa ematen diete.

LEIOA BERRIMAJINATU aukera ederra da Leioan dauden ehunki-, oinetako- eta osagarri-denden, zein estetika-establezimenduen eta ile-apaindegien oihartzuna handitu eta horien berri modu zabalagoan izan dezagun. Jarduera profesional horiekin zerikusia duen saltegi bat baduzu edo zerbitzuak ematen badituzu, izena eman!

LEIOA BERRIMAJINATU ekimena azaroaren 23an, ostirala, egingo da.

LEIOALeioako merkataritza, zein ile-apaindegi eta estetika zerbitzuen jarduera profesionala sustatzea eta bultzatzea xede duen ekimen baten muinean daude. Leioako Udala ekimenaren eragilea da, Behargintzaren bitartez. Asmoa herriko zerbitzuak eta saltegiak dinamizatzen eta bultzatzen jarraitzea da, oraingoan personal shopper delakoen lanaren inguruan. Personal shopper horiekin egin nahi dena, Leioako langabeek lan egiteko jaso berri duten trebakuntza eta herriko merkataritzaren sustapena uztartzeko abagunea sortzea da.

Azaroaren 23an, ostirala, ekimenean parte hartzen dutenek Leioako saltegietan ibiliko dira modan dauden look-en bila, modan, irudian eta estilismoan adituak diren pertsona batekin. Hortxe izango dute jasotako prestakuntzan ikasitakoa baliatzeko egokiera aparta. Personal shopper parte-hartzaileek diseinuak hautatutakoan, modelo profesionalek jantzi eta erakutsiko dituzte Leioako txoko aukerakoetan egingo dizkieten argazkietan: argazkiek munduko beste toki ospetsu batzuk ekarriko dizkigute gogora.

Establezimendu parte-hartzaile legez izena eman nahi duzu? Sartu hemen, eta izena eman!