LeioakoUdala

Ekintzaileei bideratutako laguntza berriak atera ditu Leioak

Leioako Udalak, Leioako Behargintzaren bitartez, norbere laneko etorkizuna diseinatzearen eta sortzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta aldi berean, enpresa berrietan beste pertsona batzuentzako lan-aukerak sorten dituzten ekintzaileak bultzatu nahi ditu. Honetarako diru-laguntza berriak eskaintzen ditu, bereziki, 30 urtetik beherako gazteei eman behar zaien arreta berezia kontutan hartuta, gazteen langabezia-tasa oso altua baita.

Diru laguntza horiek negozio-plana prestatzeko eta aktibitate berriak abian jartzeko aholkularitza ematera bideratuta daude. Deialdi honetako diru-laguntzak Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu.

Lehenengo diru-laguntza motak, ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritzea du xede, gerora, bideragarritasun plan batean zehaztu ahal dena.

Bigarren diru-laguntza motak, ENPRESA PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK, negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak ezartzea du helburu, enpresa berriak abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik gauzatzeko.

Halaber, erabateko sustapena emateko asmoz, nahi duten esleipendunei LEIOAKO UDAL-MINTEGIko lankidetzarako gunean lanpostu bat lortzeko aukera emango diegu, diru-laguntzarekin lotutako tutoretzaldian.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 4an bukatuko da (egun hori barne).