LeioakoUdala

Leioako baristak

Leioako baristak

Leioako ostalariek kafe on baten inguruko zerbitzuari beren lanbide-hobekuntza gehitu nahi diote.

LEIOAKO BARISTAK ekimena aukera bikaina da Leioako ostalaritza-arloaren hedakuntza eta ezagutza areagotzeko. Leioako taberna, kafetegi edo jatetxe bateko profesional aktiboa baldin bazara, eman zure izena!

LEIOA- Leioako taberna, kafetegi eta jatetxeak protagonista izango dira kafe bat prestatu eta ateratzeko orduan lanbide-hobekuntza bilatzean bere eragin-gunea jartzen duen ekimen honetan. Leioako Udala, Behargintzaren bidez, ekimen honen sustatzaile eta bultzatzailea da, eta udalerriko ostalaritza-establezimenduen dinamizazioa bultzatzen segitu nahi du.

Ekimen honetan parte hartuko duten ostalariak batez ere praktikoa izango den ikastaro batean trebatuko dira; ikastaroaren lehen edizioa apirilaren 1ean eta 8an izango da, 9:00etatik 14:00etara, Behargintza Leioan. Sei kiderentzako tokia eskaintzen dugu, eta partaide bakoitzak goian aipatutako bi saioetara eta ordu guztietan zehar izango den konpromisoa hartzen duela itxaroten dugu. Izena emateko epea zabalik egongo da 2019ko martxoaren 24ra arte. Eskatzaileen kopurua eskaintzarena baino handiagoa izango balitz, zozketaren bidez esleituko dira tokiak.

Lanbide-trebatze horretan izan eta gero, parte hartuko duen ostalaritza-establezimendu bakoitzak ikur-identifikagarria izango du, nabarmenduko duena eta espezializazio hori burutu duela adieraziko duena, eta horrek bezeroak erakartzeko eta fideltasuna adierazteko bere irudia indartuko du.

Halaber, kanporako publizitate-kanpaina ere egingo dugu, herritarrek ekimen hau ezagut dezaten. Espero dugu Leioako ostalaritza-arloarentzat ekimen dinamizatzailea izango dela.