LeioakoUdala

Saltokiak modernizatzen laguntzeko programa – MEC 2019 -

programa apoyo comercioEuskadin jada ezarrita dauden saltokiak berrikuntzaren eta haien kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetzearen bidez modernizatzeko eta zaharberritzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak saltokiak modernizatzeko 2019 laguntza-programarako (MEC) diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Diru-laguntza horiek modernizatze- eta berritze-lan horietarako beharrezkoa den saltokiko horniduren, obra zibilaren eta altzarien finantzaketa barne hartzen dute.

Diru-laguntza horren onuradunak merkataritza-jarduera nagusitzat duten enpresa txiki eta ertainak eta azken 3 urteetan merkataritza-jarduera berdina burutu duten banako enpresariak edo autonomoak (ekonomia jardueren gaineko zerga (EJZ) berdina) dira; kanpo geratuko dira farmaziak, produktu farmazeutikoen eta botiken handizkako merkataritza; lurreko, aireko, ibaiko eta itsasoko ibilgailuen txikizkako merkataritza (Ibilgailuentzako ordezko piezen merkataritza diruz lagundu ahalko da.); ibilgailuen, motozikleten, bizikleten eta haien osagarrien handizkako merkataritza (Bizikletak eta haien osagarriak diruz lagundu ahalko dira.); erregaien, motor-erregaien eta labaingarrien txikizkako merkataritza; eta bizitegi-zonaz kanpoko establezimenduak.

Bi motako inbertsioak daude, diru-laguntzak jasotzeko:

  1. Merkataritza-jardueraren garapenerako behar diren ekipamenduak, altzariak eta lokala eta haien elementuak, barnekoak zein kanpokoak (merkataritza-errotuluak barne) berritzeko eta modernizatzeko inbertsioak.
    - Onartutako gutxieneko inbertsioa: 4.000 euro garbi enpresa bakoitzeko.
    - Oinarrizko diru-laguntza: onartutako inbertsioaren % 16 (BEZ kanpo).
  2. Salgaien balantza elektronikoak, ekipamendu informatikoak, haien aplikazioak eta osagarriak, betiere merkataritza-prozesuetan sartuta badaude edo kudeaketa-xedeekin erabiltzen badira.
    - Onartutako gutxieneko inbertsioa: 900 euro (BEZ aparte) enpresa bakoitzeko.
    - Oinarrizko diru-laguntza: onartutako inbertsioaren % 16 (BEZ kanpo).
    - Saltoki bakoitzak ekipamendu informatiko batentzako diru-laguntza emango du, gehienez ere. Gainera, ez da diru-laguntzarik emango telefono mugikorretarako, ezta web-orriak sortzeko edo garatzeko ere; bai, ordea, saltokien web-orria gailu mugikorretara egokitzeko.

Diru-laguntza horiek ez dira itzuli beharko eta telematikoki sare elektronikoaren bidez bakarrik eska daitezke. Eskaerak egiteko hilabeteko epea egongo da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2019ko maiatzaren 29an argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita..

Amaitzeko, aipatu behar da diru-laguntza jasotzen dutenek gutxienez hiru urtez eduki behar dutela saltokia martxan, eta saltoki bakoitzak 9.000 euroko diru-laguntza jasoko duela gehienez ere.