LeioakoUdala

LEIOA BONOA 2019

Leioako Udalak, Leioako Merkatarien Elkartearekin elkarlanean I LEIOA BONOA sustatzen du. Kanpaina honen helburua kontsumoa dinamizatzea eta herriko merkataritza bultzatzea da.

Lehen kanpaina honetan 1.500 bonu jaulkiko dira. Leioako herritarrek bonua 20 eurotan erosi ahal izango dute eta bere balioa 30 eurokoa izango da erosketaren gutxieneko zenbatekoa 30 eurokoa bada. Halaber, erosketa tiket eta pertsona bakoitzeko gehienez bi bonu erabili ahal izango dira, eta bonuen zenbateko guztia erosketa horretan amaituko da. Bonu hau bestelako eskaintza edo sustapenetan erabili ahal izango da, herriko dendetan erostea interesgarriagoa izango delarik.

Kanpaina hau antolatu da atxikitzen zaizkion saltokietan bonuak irailaren 18tik urriaren 31ra arte erosi eta trukatu ahal izateko asmoz.

Bonu hauek kanpainari atxikitzen zaizkion saltokietan erosi ahal izango dira, non beren parte-hartzea egiaztatuko duen bereizgarria ikusgai egongo den.

SALTOKI KIDEEN ZERRENDA