LeioakoUdala

Urriaren 24an, ETEetan berrikuntza sustatzeko Hazinnova programari buruzko informazio-jardunaldia

Urriaren 24an, osteguna, HAZINNOVA programaz informatzeko jardunaldia egingo da: Hazinnova, eskualdez eskualde. Innobasquek eta SPRIk sustaturiko topaketa da, eta bertan ekimena eskualdean abiaraziko dugun eragileak parte hartuko dugu, hau da, Leioako Behargintza, Mungialdeko Behargintza, Uribe Kostako Behargintza eta EGAZ Txorierri. Jardunaldia EGAZ Txorierrin izango da, 09:00etatik 11:00k bitartean.

Bertan azalduko dituzte doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu horri buruzko xehetasunak. Zerbitzuaren helburua da enpresen errentagarritasuna kontrolatzeko modu berriak ezartzen, prozesuetako eraginkortasuna hobetzen, entrega-gastu edo -epeak murrizten, lana antolatzen, erakundeko langileak motibatzen, merkatu-kuota hobetzen, bezeroen segmentu berrietan sartzen, eta marka eta diseinu industrialak babesten laguntzea.

Zerbitzuaren barnean, 40 agentek osatutako sarea dago ETEen esku (toki-garapenerako agentziak, klusterrak, merkataritza-ganberak eta enpresa-elkarteak), prozesu osoan laguntzeko prest.

Hazinnova nagusiki 6 eta 99 pertsona artean dituzten industria eta zerbitzuen sektoreko ETEei zuzentzen zaie: manufaktura-industria, erauzketa-industriak, energiaren hornidura, ur eta hondakinen kudeaketa, IKTen jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza-jarduerak, aseguruak, industriari lotutako zerbitzuak.

Programak honako hauek eskaintzen ditu: doako aholkularitza espezializatuko 50 ordu eta prozesu osoan ETEari behar dituen irtenbide berritzaileko mikroproiektuak definitzen eta ezartzen, programaren izapidetze administratiboa egiten eta hiru hilabetean emaitzak lortzen lagunduko dion Hazinnovako agente bat.

Leioako Behargintza da Leioako Hazinnovako agentea.

EMAN IZENA!