LeioakoUdala

Gure herriko ostalaritzari laguntzen eta ostalaritza sustatzen jarraitzen dugu

Leioako Udalak, ekimenaren sustatzailea den aldetik, bertoko establezimenduak dinamizatzea bultzatzen jarraitzeko asmoa du. Oraingo aldi honetan, ostalaritza bultzatu nahi du Udalak; hain zuzen ere, Bizkaiko txakolina, gure-gurea dugun produktua, zer den jakin eta hura zerbitzatzean, ostalarien jarduna hobetzeko.

Parte hartzen duten ostalariek txakolina zer den hobeto jakiteko aukera izango dute Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileari esker. Herriko ostalariek bezeroei ardoen eskaintza zabalagoa ematea eta hura indartzea da helburua. Kalitatea eskaini eta arreta ona eman nahian, horrek ostalaritza-establezimendu bakoitzaren irudia onduko du.

Ekintza hau, doakoa, Mendibile jauregian egingo da, abenduaren 2an, 12:00etatik 14:00etara.

Lehen aldi honetan parte har dezazun gonbidatzen zaitugu. Izena emateko epea 2019ko azaroaren 4tik 24ra arte egongo da zabalik. Eskabideak eskainitako plazak baino gehiago izanez gero, nork parte hartuko duten jakiteko, zozketa egingo da.

Trebakuntza ekintza honetan parte hartzen duten ostalari guztiei ziurtagiri bana emango diegu.

Izena eman egin nahi duzu zure establezimenduak parte hartzeko? Ahal izanez gero, behargintzaleioa.net Behargintza Leioaren webgunearen bidez emango da izena. Halaber, izena emateko orria (aldez aurretik webgunetik pdf formatuan jaitsita Leioako Udalearen Herritarrentzako Arreta Zerbitzura bertara eramatea dago (Udaletxean edo Gaztelubiden), edo baita Behargintza Leioara ere (Mendibil kalea 3, 48940 Leioa).