LeioakoUdala

Artaza jauregian egingo den elkartasun desfileak herriko merkataritza eta zerbitzuen garrantzia nabarmenduko du

Azaroaren 27an, asteazkenean, 20:00etan, Leioako Artaza jauregian elkartasunezko desfilea egingo da, herriko merkataritzaren eta zerbitzuen sektoreei ikusgarritasuna emateko asmoz.

Elkartasun desfile hau Leioako Udalaren eta Leioako Merkatarien Elkartearen ekimena da. Urriaren 30etik azaroaren 7ra zabalik dagoen epean aurrez izena eman duten merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduek desfilatuko dute.

Desfilea herrian dagoen zerbitzuetako merkataritza Leioako herritarrei erakutsi eta hurbiltzearen aldeko apustu argia eta garbia da. Bertan, atxiki diren establezimenduetako produktuen eta zerbitzuen eskaintza ikusiko dugu, eta doan parte hartuko dute. Desfileaz gain, merkataritza eta herriko zerbitzuen sektorea sustatzeko beste ekintza batzuekin osatuko da ekimen hau.

Esperientzia honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Zenbat eta aukera handiagoa egon, orduan eta sinergia gehiago sortu, eta ekimen honek oihartzun handiagoa izango du. Leioako merkataritza eta zerbitzu-gunerako ekintza dinamizatzailea, eta solidarioa ere, izatea espero dugu.

Izena eman egin nahi duzu zure establezimenduak ere parte har dezan? Sartu hemen eta izena eman!