LeioakoUdala

BEHARGINTZA LEIOAREN 2020KO LEHEN SEIHILEKORAKO PRESTAKUNTZA ESKAINTZA

Europa Diputacion Bizkaia

Beste urtebetez, Behargintza Leioak bere prestakuntza-eskaintza berrituko du, udalerriko langabeei lan-merkaturatzea errazteko asmoz. Prestakuntza-eskaintza berriak ingurunean antzeman ditugun beharrei eta Behargintzako erabiltzaileek egin dizkiguten eskaerei erantzutea du xede.

2020rako prestakuntza-eskaintza enplegu-bilaketako ibilbideetan jarriko dugu eskuragai, eta urtarriletik uztailera bitartean 11 prestakuntza-jarduera eskainiko dira:

Lehenbizi, 3D INPRIMAGAILUEN MUNTAKETA, ERABILERA, MANTENTZE ETA KONPONKETAN TREBATZEKO prestakuntza-ikastaroa. Helburu hauek izango ditu: 3D inprimagailuen softwarea eta alde mekanikoa eta elektronikoa muntatzea, zuzentzea eta konpontzea, posizioak hautatzea eta piezen estetika eta iraunkortasuna nabarmentzeko geruzatan prozesatzeko programa konfiguratzea.

Hurrena, prestakuntza-ikastaro hau eskainiko da: PROIEKTUEN KUDEAKETA, METODOLOGIA AZKARRAK ETA TRESNAK DIGITALAK (KANBAN - SCRUM - TRELLO - WUNDERLIST - ZOHO PROYECTS - MICROSOFT PROJECT). Eta enpresa baten kontabilitatea kudeatzen eta fakturazioa egiten ikasteko 60 orduko ikastaro praktikoa: KONTABILITATEA + FAKTURAZIOA + CONTAPLUS + FACTURAPLUS.

Bestalde, 15 pertsonako talde bati enpresaren prozedurak eta bezeroaren eskaerak betez salmenta-puntuan generoa nola manipulatu, egokitu eta prestatu behar den irakatsiko zaio, HARAKIN – TXERRIKI-SALTZAILE lanbide-jarduerarako.

Martxoan, MAKINEKIN GARBITZEKO TEKNIKEI ETA PROZEDUREI buruzko prestakuntza espezifikoa emango dugu, garbitzeko sistemak, tresnak eta makinak ezagutu eta eraikin eta azalera desberdinetara segurtasun-arauak betez nola aplikatu behar diren irakasteko.

ERAIKUNTZAREN SEKTOREAN, HORMA ALDAMIOAK MUNTATZEKO ikastaroa eskainiko dugu, prozesuaren fase desberdinak barne hartuz: deskarga eta metaketa, muntaketa, mantentze-lanak eta transformazioak, desmuntatzea eta karga. Horretarako, plan eta instrukzio teknikoetan jasotako aginduak eta prozesuko arduradunen jarraibideak beteko dira. Era berean, ATZERAKO HONDEAMAKINA erabiltzen ikasteko 45 orduko prestakuntza eskainiko dugu.

NEGOZIO IDEIA BATI EKITEKO interesa dutenek ere bi ikastaro izango dituzte eskuragai. Behargintzak enpresa-proiektu bati ekin nahi dioten pertsonei prestakuntza espezifikoa ematen die, eta, aholkularitza ere bai, aurretiazko azterketa egin eta enpresa martxan jartzeko.

Azkenik, gaitasun pertsonalei eta enpresa-proiektuari egokitutako metodologia berritzailea eskaintzen duen HAZILAN PROGRAMA azpimarratu behar dugu. Programa honetan, gaitasun pertsonal eta profesionalak lantzen dira, lanpostuan prestakuntza espezializatua ematen da eta enpresako proiektuetan parte hartzeko aukera dago.

Jarduera horiek guztiek jasotako prestakuntzaren balioa nabarmentzeaz gainera langabeei lan-munduratzea erraztu eta curriculuma eta harreman profesionalen sarea hobetzen laguntzen diete.

Interesa duenak gure instalazioetan izena eman dezake, urtarrilaren 2tik aurrera, 8:30etatik 14:30etara. Bestela, izen-emateko inprimakia jaitsi daiteke helbide honetan: https://behargintzaleioa.net/eu/prestakuntza/inskripzioa

Eskaintza probetxugarria izatea espero dugu. Dena dela, bestelako prestakuntza-jarduerarik beharko bazenute, Behargintza Leioan atseginez lagunduko genizueke prestakuntza arautuaren nahiz lanerako prestakuntzaren barruan ikastarorik egokiena topatzen. Mendibil kaleko 3 zenbakian gaude, 8:30etatik 14:30etara.

Prestkuntza 2020