LeioakoUdala

Hazilan 2021

fondo social europeo

Aurreko edizioen arrakasta ikusita, Leioako Behargintzak HAZILAN programaren edizio berria egingo du, goi-mailako ikasketak dituzten 20 eta 44 urte bitartekoei lan-munduan txertatzen laguntzeko.

Hazilan programak gaitasun pertsonalei eta enpresa-proiektuari egokitutako metodologia berritzailea proposatzen du. Esparru honetan, gaitasun pertsonalak eta lanbide-gaitasunak lantzeaz gainera, lanpostuan bertan prestakuntza espezializatua jaso eta enpresetako praktikak egin daitezke.

hazilan

Lehen faseak AKTIBATU du izena eta parte-hartzaileek haien gaitasun pertsonalak eta lanbide-gaitasunak hobetzeko prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute, lan-munduan txertatzen lagunduko dieten tresnak baliatuz.

Bigarren faseak TALENTU IHESA du izena eta parte-hartzaileek ZEHARKAKO GAITASUNETAN PRESTAKUNTZA jasoko dute; hain zuzen, proiektuei ekin edo merkatuko beharrak asetzeko ezagutza espezifikoak bereganatuko dituzte, bertako enpresen eskaerari erantzunez. Prestakuntza teoriko-praktikoa izango da; hau da, sarrera teorikoaren ostean hainbat adibide landuko dituzte, lanerako beharrezko ezagutzak eta baliabideak eskuratzeko. Prestakuntzan alderdi hauek landuko dira:

  1. PROIEKTU KUDEAKETA: proiektuen plangintza-sistemak, proiektuaren hasiera eta bilakaera kudeatzea, proiektuan sor daitezkeen arazoei erantzutea eta proiektua amaitu eta ebaluatzea.
  2. METODOLOGIA ETA TRESNA ARINAK: Scrum metodologia - Lean Startup -Dropbox - Google tresnak: Forms, Calendar, Keep - Mailchimp - Visual Thinking
  3. GATAZTKAK KUDEATZEA
  4. GAITASUN KOMERTZIALAK
  5. ISO, ESTRATEGIA PLANA ETA AGINTE KOADROAK
  6. ARLO EKONOMIKOA
  7. TXOSTEN ETA DOKUMENTU INTERESGARRIAK SORTZEA
  8. JENDAURREAN NOLA HITZ EGIN – KOMUNIKAZIO AURRERATUA

Prestakuntzaren ostean, ENPRESETAKO PRAKTIKAK egin ditzakete. Helburua da parte-hartzaileek beren lanbide-profilari egokitutako esperientzia lor dezatela. Enpresetako praktikak banakoak dira eta bakoitzaren lanbide-profilari egokitutako esperientzia lortzea ahalbidetzen dute, lan-merkatuan txertatzen laguntzeko.

Hazilan proiektuak parte-hartzaileei gaitasun osoa aprobetxatzen laguntzen die. Hala, hainbat teknika eta ezagutza bereganatuko dituzte enpresek ikus dezaten zergatik den garrantzitsua haien lantaldean eduki ditzatela.

Hazilan proiektua Garapen Agentzien Euskal Elkarteak koordinatzen du eta 2014-2020 Euskadiko Programa Eragilearen barnean dago. Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatuta dago.

Interesa duenak LEIOAKO BEHARGINTZAN eman dezake izena, OTSAILAREN 26ra arte. Ondoren, elkarrizketa pertsonala egingo zaio, haren lanbide-profila, interesak eta programara egokitzen den jakiteko.

Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Behargintza Leioarekin

Informazio-telefonoa: 94.400.41.95

Emaila: behargintza@leioa.net

Web: behargintzaleioa.net

Informazio gehiago.