LeioakoUdala

COVID-19AK ERAGINDAKO KRISIA DELA-ETA, JARDUERA EKONOMIKOA BULTZATZEKO EZOHIKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA AMAITUTA

Deialdi honen bidez, Leioako Udalak itzuli beharrik gabeko laguntzak arautu nahi ditu, honako hauen galera ekonomiko zuzena arintzeko:

  • Norberaren konturako langileak edo autonomoak diren pertsona fisikoak
  • 10 langile baino gutxiagoko enpresak, negozio- edo balantze-bolumena bi milioi eurotik beherakoa dutenak,

eta haien jarduerak etenda edo larriki kaltetuta geratzea COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, jarduerari eusten lagunduz.

Itzuli beharrik gabeko laguntza horiek, 900 eurokoak gehienez, 2020ko martxoaren 1etik alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte egindako inbertsioak diruz laguntzeko izango dira.

Hauek izan daitezke diru-laguntzaren xede diren gastuak: negozio-lokalen errentamendua; gizarte- eta langile-gastuak; norbera babesteko ekipamenduen gastuak (NBE) eta prebentzio eta higiene sanitarioko materiala; gizartea urruntzeko neurriak hartzeko seinaleztapen-elementuen gastuak; telelaneko neurriak ezartzea eta digitalizatzea errazten duten ekipoak, programak eta zerbitzuak.

Administrazioarekiko harremanak elektronikoki izatera legez behartuta daudenez, aurkezpena Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da.