LeioakoUdala

BIZKAIA OREKAN SAKONDUZ EKINTZAK Uztaileko agenda

bizkaiaorekan

Enpresek suspertu daitezen tresna berriak eskaintzeko lanean jarraitzen dugu

WEBINAR : “Enpresarentzako marketin eta komunikazio digitaleko plan eraginkor eta jasangarri bat eraikitzeko gakoak”

Arantxa Sainz

Eguna: Uztailak 4, osteguna 15:00etatik 17:00etara
Webinar On line DOAKOA

HIZLARIA: Arantxa Sainz de Murieta
Komunikatik-en bazkide sortzailea, komunikazio eta marketin digitaleko aholkularia da, eta esperientzia handia du komunikabide konbentzionaletan, prentsan batez ere.

LINKEDIN - www.komunikatik.com

Norentzat:
ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean

 

Honako hauei buruz hitz egingo dugu:

  • Internetek bezeroen portaeran duen eragina ulertzea.
  • Enpresarentzat berarentzat marketin eta komunikazio digitaleko plan eraginkor eta jasangarri bat eraikitzeko gako nagusiak ikastea.
  • Online hedabideetan ekintzak gauzatzeko tresna eta estrategia egokiak identifikatzea eta hautatzea.
  • Negozioari aplikatutako marketin digitalaren mekanika ulertzea, baita baliabide desberdinen arteko erlazioa ere: web-orria, sare sozialak edo plataforma espezifikoak.
  • Enpresaren beraren eta jarduten den sektore-ekosistemaren izenaren gaineko kontrola mantentzeko baliabideak ezagutzea.

Abian jartzen ditugun ekintzen eragina aztertzearen garrantzia azpimarratzea, ekintzen baliozkotasuna egiaztatzeko metodo gisa
Inskripzioa: Parte hartzeko, 2020ko uztailaren 1a baino lehen beheko estekan AQUÍ eman behar duzu izena
Saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak azaltzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzungo zaie

Izena ematen duten pertsonek gonbidapen-esteka jasoko dute beren posta elektronikoan.
Webinar honek bi helburu ditu: enpresen arteko sareak eratzea eta sortzea. Zure kontaktu-sarea handitu nahi baduzu, adieraz iezaguzu zure inskripzioan, eta hurrengo Networking-era deituko dizugu.


“ENPRESEN NETWORKING SAIOAK”

On line DOAKOA

Ez zaude bakarrik, Bizkaia elkarrekin berraktibatuko dugu
Bizkaia Orekan Sakonduz Networking saioetan parte hartu

Topaketarako eta aukera berrietarako gune bat eskaintzen dizugu, non:

  • Zure enpresa ezagutaraztea.
  • Zure kontaktu-sarea zabaltzea.
  • Osasun-krisialditik ateratako ikaskuntzei buruz, konfinamendu-aldi honen ondoren planteatutako behar berriei buruz eta epe labur eta ertainean enpresetan indartzeko garrantzitsuak diren arloei buruz taldean hausnartzea.
  • Enpresen, pertsonen eta erakunde publikoen arteko laguntzak eta lankidetza-ildoak identifikatzea.

Miren Lauzirika

PONENTE: Miren Lauzirika Jauregui
Art for Lif!en Sormeneko aholkularia EmakumeEkineko presidentea.
Sormenean trebatzaile aktiboa, lan-testuingurura aplikatua, eta zeharkakoa sektore eta jarduera guztietara. Ideien garapena, proiektu bihurtzeko.


Eguna: Uztailak 08, asteazkena, 15:00etatik 17:00etara

Norentzat:Getxon, Erandion, Leioan, Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean Erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatutako Txikizkako merkataritza eta zerbitzuetako, turismoko eta ostalaritzako establezimenduentzat
Inskripzioa Parte hartzeko, 2020ko uztailaren 7a baino lehen beheko estekan eman behar duzu izena

25 pertsonentzako plaza mugatuak.
https://forms.gle/ucYATpvHaHZVa14R9
Izena ematen duten pertsonek gonbidapen-esteka jasoko dute beren posta elektronikoan

Eguna: osteguna, uztailak 09, 9:00etatik 11:00etara

Norentzat:Getxon, Erandion, Leioan, Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean Erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatutako handizkako merkataritzako, industriako eta erantsitako zerbitzuetako enpreseentzat.
InskripzioaParte hartzeko, 2020ko uztailaren 7a baino lehen beheko estekan eman behar duzu izena.

25 pertsonentzako plaza mugatuak.
https://forms.gle/9n66TVMGVcqxqvP1A
Izena ematen duten pertsonek gonbidapen-esteka jasoko dute beren posta elektronikoan.

Harremanetarako: [email protected] / 688 85 46 21 / 94 400 41 95


Antolatzaileak:

organizan

Dirulaguntzak: