LeioakoUdala

Bizkaia Gazteak Helburu

Bizkaia: Gazteak Helburu proiektu pilotua da, metodologia berritzaile batean oinarrituta, kualifikazio txikia duten gazteen kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzeko aukera ematen duena.

Proiektuaren helburu nagusia da Gazte Bermea Sisteman izena emanda dauden 16 eta 29 urte bitarteko gazte ahulenen lan-gaitasunak eta enplegagarritasuna hobetzen laguntzea (batez ere ikasketak utzi eta kualifikazio txikia duten pertsonak), baldin eta beren lan-gaitasunak hobetu nahi badituzte eta enplegu-aukerak ugaldu nahi badituzte musikaren industriari lotutako zerbitzuetan trebakuntza espezifikoa emanda. Azken batean, gazteen motibazioak eta interesak eta laneratzea uztartu behar dira.

Prestakuntza espezializatuaren eta zeharkakoaren helburua da musika-ekitaldi baten ekoizpenean parte hartzen duten eragile guztiak gazteei hurbiltzea, bereziki azpimarratuz kudeaketaren, produkzioaren, sustapenaren, banaketaren eta finantzaketaren fasea.

Metodologia dinamikoa eta praktikoa erabiliko da, gogoeta-, elkarrizketa- eta sinergia-giroa bultzatuz ikaskuntza-ingurune bakar batean. Irakaskuntza orientazio profesionalaren eta musika industriaren sektoreko profesionalen eskutik dator.

Prestakuntza-prozesu osoan zehar, aholkularitza pertsonalizatua ematen du lan-orientazioan espezializatutako tutoreen taldeak. Horren bidez, parte-hartzailea lan-proposamenetara, beste prestakuntza-ekintza batzuetara, hezkuntza-ibilbideetara edo beste aholkularitza pertsonal batzuetara bideratuko da, gaztearen profilaren arabera.

Proiektu hau Paideia Fundazioak (DELOA Elkartea) Industria Antolakuntzako Eskolarekin (IAE) sinatu duen hitzarmen espezifiko baten barruan dago, Industria, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren mendekoa.

Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzak, Durangaldeko Behargintzak eta Leioako Udala-Behargintzak parte hartuko dute proiektuan.

"Bizkaia: Gazteak helburu" Bizkaiko Foru Aldundiak eta Paideia Galiza Fundazioak finantzatzen dute, ekintzailetzako eta enplegu egonkor eta kalitateko proiektu berritzaileak garatzeko programaren barruan.


INFORMAZIO-LIBURUXKA JEITSI