LeioakoUdala

Pintura ikastaroa praktikekin eta kontratatzeko aukerarekin

Lanbide bakoitzak bere teknika operatiboak eta prozedurak ditu. Lanbideen arloko prestakuntza-programa honek aztergai den gaiaren berezitasunak ezagutzean jartzen du arreta, betiere ikuspegi teoriko-praktikotik, egiten duenak profesionalki aurrera egin dezan.

Horretarako, bertaratutakoek dekorazio-pintura gauzatzeko prozesuei buruzko prestakuntza jasoko dute, euskarri moten tratamendu-beharrak identifikatuz, pintura motak eta horien propietateak lotuz eta lan-metodoak zehaztuz. Prestakuntza hau ekoizpen-arloan (pintura aplikatuz) sektore pribatuko enpresa txiki, ertain edo handietan soldatapeko langile edo autonomo gisa jardun nahi duten pertsonei zuzenduta dago, arduradun baten zuzendaritzapean eta ikuskaritzapean.

Iraupena: 195 ordu
DAta: 2020/10/29-2020/12/23
Ordutegia: 9:30etik 14:30era
Izen-ematea Behargintza Leioan 2020/10/20ra arte 14:30etan