LeioakoUdala

Dirulaguntzak Covid-19

COVID-19AK ERAGINDAKO KRISIA DELA-ETA, UDALERRIKO ESTABLEZIMENDUEI EUSTEKO EZOHIKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIACOVID-19AK ERAGINDAKO KRISIA DELA-ETA, UDALERRIKO ESTABLEZIMENDUEI EUSTEKO EZOHIKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

Deialdi honen bidez, Leioako Udalak itzuli beharrik gabeko laguntzak arautu nahi ditu, honako hauen galera ekonomiko zuzena arintzeko:

  • Norberaren konturako langileak edo autonomoak diren pertsona fisikoak
  • 10 langile baino gutxiagoko enpresak, negozio- edo balantze-bolumena bi milioi eurotik beherakoa dutenak,

Leioan gutxienez jendaurreko establezimendu bat edukitzea bere jarduera ekonomikorako. Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan emandako prebentzio-neurri espezifikoen barruan ixteko agindua jaso duten establezimenduak ere onuradunak izango dira.

Leioan lizentzia duten taxilariek ere establezimendua dutela ulertuko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 12ra artekoa izango da.

Bere kargura langilerik ez duen enpresa onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 900 eurokoa da.

Zenbateko hori honela handituko da:

  • langileak mantentzeko konpromisoa hartzen bada dirulaguntza eskatzen denetik.
    • 1-3 langile (biak barne) mantentzeagatik: 300 euro.
    • 4-5 langile (biak barne) mantentzeagatik: 600 euro.
    • 6 langile edo gehiago mantentzeagatik: 900 euro.
  • 38/2020 Dekretuak, azaroaren 6koak, zehaztutako itxierak kaltetutako ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuek 300€ gehiagoko laguntza jasoko dute.

Administrazioarekiko harremanak elektronikoki izatera legez behartuta daudenez, aurkezpena Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da.

Oinarri arautzaileak Egoitza elektronikora sartzeko