LeioakoUdala

Digital Indartuz Webinarrena gonbidapena: “Errealitate Birtualaren hastapenak eta haren aplikazioa industrian”

Informazioa + Formankuntza + Zalantzak zuzenean argitzea espezialistekin.

Eguna: Osteguna, azaroak 26, 15:00etatik 17:00etara

DOHAKO Webinar on line

HIZLARIA: Endika Larrazabal Oleaga

Informatika-tresna berritzaileen bidez produkzio-eraginkortasuna hobetzeko neurrira egindako komunikazio-soluzioetan espezialista.
Beitxu Studioseko bazkide sortzailea & zuzendari teknikoa.

LINKEDIN ENDIKA 

BEITXU STUDIOS

  • Tresna digitalak diseinatu, garatu eta abiaraztea enpresentzat, prestakuntza-zentroentzat eta erakunde publikoentzat.
  • Eraginkortasuna hobetzeko, aurrezteko eta tresna berriak sartzeko irtenbide teknologikoak abian jartzeko aholkularitza.
  • Eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea.
  • Teknologia berriak aplikatzen hasi nahi duten irakasle eta profesionalentzako prestakuntza.

Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean..

Saio honetan gai hauei buruz hitz egingo dugu:

  1. Errealitate Birtuala eta Errealitate areagotua bezalako teknologien sarrera eta onurak, adibide praktikoak aztertu eta baloratuz.
  2. Teknologiara hobeto hurbiltzeko behar espezifikoak identifikatzea, produkzioari eta edukiak sortzeari laguntzeko.
  3. Teknologia horiek enpresa-esparruan dituzten aukerak eta aplikazio praktikoa negozioaren hainbat arlotan.
  4. Errealitate Birtualaren eta Errealitate Areagotuaren erabilerak barneko prozesu korporatiboetan (diseinua, ekoizpena, prestakuntza, marketina eta komunikazioa).

Zalantzak argitzea: Saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak helarazteko, eta planteatutako gai guztiei erantzungo zaie.

Inskripzioa: Parte hartzeko HEMEN eman behar duzu izena eta horretarako azken eguna 2020ko azaroaren 24a izango da.

Zure parte-hartzea onartu ondoren, gonbidapen-esteka jasoko duzu zure posta elektronikoan.

Antolaketa arrazoiak direla-eta, eta plazak mugatuak direnez, erantzukizuna eskatzen dizugu, eta zure plaza berretsi ondoren, izena ematen duzun webwinarrean parte har ezazu , zure parte-hartzea baitaukagu. Parte hartu ezin baduzu, abisatzeko eskatzen dizugu, beste enpresa bati parte hartzeko aukera eskaini ahal izateko.

Contacto: [email protected] / 94 400 41 95

 

 


ORGANIZAN:

organizan

SUBVENCIONAN: