LeioakoUdala

Digital indartuz webinarrena gonbidapena: Nola aplikatu Big Data nire negozioaren onurarako?

Informazioa + Formankuntza + Zalantzak zuzenean argitzea espezialistekin.

Eguna: abenduak 10, osteguna, 15:00etatik 17:00etara DOHAKO Webinar on line

DOHAKO Webinar on line

HIZLARIA: Iñaki Lázaro Conde

Batera-ko (www.batera.es) ohiko kolaboratzailea, Iñaki Lazaro aholkulari digitala da, Internet eta Big Data teknologien irakaslea. Infolagun enpresaren bazkide fundatzailea da, eta, aldi berean, OnlyOne Empresa Lquida enpresen arteko lankidetza-sarearen parte da.

Hainbat sektoretako multinazionaletan (Panda Security, adibidez) marketin digitalaren, sare sozialen eta online publizitatearen arloan 10 urte baino gehiago eman ondoren, Big Datarekin eta merkataritza elektronikoarekin lotutako hainbat enpresa eta proiekturen sorreran parte hartu du.

LINKEDIN IÑAKI

INFOLAGUN

Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean..

Saio honetan gai hauei buruz hitz egingo dugu:

  1. ETEetan Big Data estrategia ezartzeko funtsezko puntuak
    Big Data kontzeptua lana hainbat datu motarekin bateratzen duen kontzeptua da, eta enpresa guztiek (txikiek, ertainek edo handiek) erabil dezakete. Marketina, salmentak, logistika eta segurtasuna bezalako arloek, beste askoren artean, datuen analisi eta tratamenduez balia daitezke.
  2. Big Data kasu praktikoak
    Big Data aplikatzeko bost kasu praktiko ikusiko ditugu, negozio-prozesuak optimizatzera, Interneteko bezeroak erakartzeko prozesuetara eta hainbat industria-arlotako hobekuntzetara bideratuak.
  3. Datuak kudeatzeko gida praktikoa
    Big Datako proiektuetan aurrera egitea ahalbidetuko diguten tresnak eta ereduak ulertzen laguntzen duen gida praktikoa partekatuko dugu, hainbat baliabide eta laguntzarekin.
  4. Enpresan Big Data irtenbidea ezartzeko erronkak
    Datuak biltzeko informazio-iturriak, lege-ikuspegitik duten oinarrizko tratamendua eta hainbat datu-bolumen dituen lanean oinarritutako estrategia ezartzeko adibide praktikoak ezagutuko ditugu.

Zalantzak argitzea: Saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak helarazteko, eta planteatutako gai guztiei erantzungo zaie.

Inskripzioa: Parte hartzeko HEMEN eman behar duzu izena, gehienez ere 2020ko abenduak 7 baino lehen.

Zure parte-hartzea onartu ondoren, gonbidapen-esteka jasoko duzu zure posta elektronikoan.

Antolaketa arrazoiak direla-eta, eta plazak mugatuak direnez, erantzukizuna eskatzen dizugu, eta zure plaza berretsi ondoren, izena ematen duzun webwinarrean parte har ezazu , zure parte-hartzea baitaukagu. Parte hartu ezin baduzu, abisatzeko eskatzen dizugu, beste enpresa bati parte hartzeko aukera eskaini ahal izateko.

Contacto: behargintza.enpresa@leioa.net / 94 400 41 95

 

 


Antolatzaileak:

organizan

Dirulaguntzak: