LeioakoUdala

2020ko Gabonetako Gida Birtuala

Sar zaitez Leioako saltokietan modu birtualean eta gozatu esperientzia. Ezagutu saltoki hauen produktu- eta zerbitzu-eskaintza. Eta aukeratu zure senide eta lagunentzako opariak Gabon jai hauetan!!!

Aurten Eguberria desberdina da arrazoi ezberdinak direla eta, eta kutsatzea saihesteko segurtasun-neurriek ohiko tresnez gain beste batzuk erabiltzera garamatzate, baita merkataritzan ere. Hori dela eta, Behargintzak Leioako denden gida birtuala jarri du martxan, Erdi Aroko herri batean inspiratuta.

Guztira, Leioako 27 establezimenduk parte hartuko dute gida birtual honetan, eta udalerriko establezimenduei aukera ematen die beren proposamenak eta produktuak jendeari erakusteko, fikziozko agertoki birtual baten bidez, non herriko etxe bakoitzak saltoki bat ordezkatzen duen.

Gainera, tresna honek hainbat sorpresa ditu, hala nola Leioa Kantika Koralaren kontzertu bat, Gabon kanta batzuekin, Olentzero eta Mari Domingiren mezua, baita alkatearen mezua ere, herritarrak Gabon ezohikoetan bertako merkataritzari eta ostalaritzari bereziki laguntzera animatuz.

Herri birtuala 360º-tan bisita daiteke pantailadun edozein gailu elektronikoren bidez (ordenagailua, tableta, mugikorra). Eta, 3Dko betaurrekoekin batera, bisita hori errealismo handiagoz ere egin ahal izango dugu. 

leioaindartu.eus/olentzero/

QR Navidad 2020