LeioakoUdala

Kontrataziorako laguntzen deialdia

Leioako Udalak, 2020ko Euskal Enplegu Estrategiarekin bat eginik, enplegua sortu eta lurralde-kohesioa bultzatzeko herri-administrazioek sustatutako deialdietan parte hartu du.

Deialdiaren helburu eta xedea da tokiko enpresek Lanbiden enplegu-eskatzaile moduan izena emanda dauden udalerriko langabeak ohiko lan-merkatuan kontratatzeko laguntza ekonomikoak emateko baldintzak arautzea. Hori guztia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko laguntzen deialdiaren barruan.

Legez eratutako pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izango dira onuradunak, baldin eta lantokia Leioan edukita han burutzen badute jarduera ekonomikoa, prestakuntza-eta ikastun-kontratua ez den beste edozein lan-kontraturekin.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 31n amaituko da.

Kontratazio bakoitzak 3 eta 6 hilabete arteko iraupena izango du. Dirulaguntzak ematea aurreikusi da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzeko. Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa da Leioan bizi den pertsona bat kontratatzea.

Administrazioarekiko harremanak elektronikoki izatera legez behartuta daudenez, aurkezpena Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da.