LeioakoUdala

Mercadonak hautaketa prozesua ireki du leioaztarrentzat

Mercadona konpainiak apirilaren 12an hasiko du Iparragirre etorbideko supermerkatu berrirako langileak hautatzeko prozesua. Hain zuzen, 40 pertsona kontratatuko ditu. Leioaztarrei zuzenduko zaie lehenbiziko deialdia, Leioako Udalaren laguntzarekin antolatu dena.

Hautaketa-prozesuak bi fase ditu:

1.- Mercadonako webean profila sortzea: https://www.mercadona.es/es/conocenos/empleo.

Leioako Behargintzak izen-emate prozesua errazteko tutoriala jarri du eskuragai, https://bit.ly/2OLEQsY loturan.

Laguntza behar duenak Leioako Behargintzara dei dezake (94.400.41.95) hitzordua eskatzeko. Agiri hauek aurkeztu behar dira NAHITAEZ:

  • NAN / AIZ
  • Curriculum vitae eguneratua
  • Posta elektronikoa eta pasahitza

2.- Apirilaren 23an amaitzen da izena emateko eta curriculuma aurkezteko epea. Horretarako, Leioako Behargintzara bertaratu (Mendibil kalea 3), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Guztira 40 lanpostu beteko dira (harakina, arrain-saltzailea, kutxazaina, okina, lurrin-saltzailea, fruta-saltzailea, txerriki-saltzailea, garbitzailea eta apal-hornitzailea); hain zuzen, 30 kontratu mugagabe eskainiko dira astero 40 ordu lan egiteko eta 10 lanpostu asteburuetarako. Eskatzaileek 18 urtetik gora eta behintzat DBH edo baliokidea eduki beharko dute (ikusi baliokidetasunak lotura honetan: ).Leioaztar hautagaien jarrera eta jendetasuna baloratuko dira eta ez zaie trebakuntza zehatzik eskatuko, enpresak emango baitie langileei prestakuntza.

TUTORIALA PDF

TUTORIAL-BIDEOA