LeioakoUdala

BIZKAIA IDARTZEN WEBINARRA: “Google doako tresnak: zure enpresa lankidetza-eremuekin konektatzeko”

Informazioa + Formakuntza + Zalantzak zuzenean argitzea espezialistekin + Aholkularitza pertsonalizatua

Eguna: Asteazkena, maiatzak 5, maiatzak 19 eta maiatzak 26.
15:00etatik 17:00etara
DOAKO webinarra
Plaza Mugatuak - Izena ematea maiatzaren 3ra arte

estibaliz arranzcreando Ponente:
Estíbaliz Arranz Sevillano

Hezkuntza-berrikuntzan eta
teknologia berrietan espezializatutako prestatzaileen prestatzailea.

Bazkide fundatzailea & Creando docentes del cambio zuzendaria

 

Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Erandio, Leioa, Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean.

Hitz egingo dugu:

  1. Azteazkena, maiatzak 5: Antolaketa tresnak (Gmail, Keep, Calendar). Zure denbora eta enpresarena antolatzea eta kudeatzea. Zure taldearen egutegiak kudeatu, bilerak eskura eduki eta zereginen zerrenda egunean eduki.
  2. Azteazkena maiatzak 19: Lankidetzarako tresnak (Drive, Meet, Jamboard). Online bilera produktiboen biltegiratze partekatua eta kudeaketa. Gorde eta partekatu fitxategiak modu seguruan, eta edozein toki eta gailutatik kudeatu, nola egin aurrez aurreko bilerak eta zure taldearekin denbora errealean nola hartu erabakiak.
  3. Azteazkena maiatzak 26: Kudeaketarako tresnak (Forms, Sheets, Sites). Zure taldearekin edo zure enpresatik kanpoko pertsonekin denbora errealean lan egin , eta unean uneko aldaketak bistaratzen dituzularik. Sortu erakusleiho birtual bat zure enpresarentzat, jarri Googlen eta agertu bilatzaileetan. Zure bezeroek erraz aurki zaitzaten eta ezagutu zaitzaten..

Hiru ikastaroetan izena ematea gomendatzen da, tresnak osagarriak direlako eta pakete informatiko baten parte direlako. Enpresaren batek saio bakar batean izena eman nahi badu, bere erreferentziako garapen-agentziarekin kontsultatu dezala.

Zalantzak argitzea: Saio osoan txat bat izango dugu zuen zalantzak argitzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzuteko.

Aholkularitza pertsonalizatua: Aholkularitza pertsonalizatuko plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da erreferentziako Garapen Agentziak aldez aurretik inskribatzea/onartzea.

Aholkularitza maiatzaren 5etik ekainaren 9ra egingo da.

Interesatuta bazaude, zure erreferentziako agentziarekin jarri zaitez harremanetan.

Izen-ematea: Parte hartzeko HEMEN eman behar duzu izena, gehienez ere 2021ko maiatzak 3a baino lehen. Hiru ikastaroetan izena ematea gomendatzen da, tresnak osagarriak direlako eta pakete informatiko baten parte direlako. Enpresaren batek izena eman nahi badu, bere garapen-agentziarekin kontsultatzeko saio bakar batean.

Izena ematen dutenek gonbidapen-esteka jasoko dute beren posta elektronikoan

organizadores