LeioakoUdala

Webinar "BIZKAIA INDARTZEN": Informazioa automatizatzea. Datu gordinetik aginte-koadrora eta Reporting

Zure enpresaren jardueraren ‘datu gordina’ informazio automatizatu bihurtu nahi, erabakiak hartzen laguntzeko?
  • Iturri sakabanatuetako informazioa homogeneizatu eta automatizatu behar duzu?
  • Datuak modu automatizatuan prest uzteko 'data quality' printzipioak ezarri nahi dituzu?
  • Zure negozioa kolpe bakarrean ikusi nahi duzu?
  • Ezagutzen dituzu txosten eta aginte-koadro interaktiboak eta zure enpresaren alde egin dezaketena?

Bizkaia Indartzen ekimena abiarazi dute Erandioko, Leioako, Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko garapen-agentziek Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua da lurraldeko mikro-ETE-en industria-sektorearen eta horren zerbitzu osagarrien, garraioaren sektorearen eta handizkako merkataritzako sektorearen negozioa partzialki edo erabat digitalizatzeko bidean aurrera egitea.

Oraingo honetan, aukera berriak jorratuko dira irailaren 22an “Informazioa automatizatzea. Datu gordinetik aginte-koadrora eta Reporting” web-mintegiaren bidez.

bizkaia indartzen

Eguna: Asteazkena, irailak 22


09:30etik a 11:30era
Plaza Mugatuak.
Izena emateko epea zabalik irailak 20ra arte

IZEN-EMATEA

Maxmaxdata firmaren eskutik, 'Smart data 'n espezializatutako enpresa dena, lan-denborak eta akatsak minimizatzen dituena, prozesuak automatizatuz, eta esperientzia duena enpresa txiki eta ertainetatik hasi eta nazioko zein atzerriko multinazional handietara bitarteko proiektuetan.

Hitz egingo dugu:

Informazioa garrantzitsua da, erabakiak hartzen laguntzen duelako. Eta denok nahi dugu erabaki onenak gure negoziorako.

Webinarrean, CRISP-DM metodologian oinarrituta, datuaren ziklo osoan zehar ibilbide bat ikusiko dugu, kalitate-emaitzak berehala lortzeko hainbat iturritatik abiatuta, prestatzeko administrazio-prozesuetan denborarik galdu gabe.

Edozein enpresaren eguneroko ohiko teknologiak edo doakoak erabiliko ditugu.

  • Datuak biltzea
    Normalean, aspergarria izan daiteke, iturriak sakabanatuta daudelako eta informazioa homogeneoa ez delako.
    Datu-iturri desberdinak automatikoki atzemango ditugu, aurrerago elkartzeko eta, horrela, gure informazioa aberasteko.
  • Informazioa prestatzea
    Ez galdu denbora gehiago hainbat fitxategi behin eta berriz eraldatzen.
    Datuen kalitate-printzipioen arabera (data quality), datuak modu automatizatuan prest uzten ikusiko dugu, datuak manipulatzeko garaian akatsik ez egiteko.
  • Emaitzak lortzea
    Zure negozioa kolpe bakarrean ikusi nahi duzu? Txosten eta aginte-koadro interaktiboak sortuko ditugu, horiek egiteko jardunbide onenak ikusiz. (Reporting, dashboards, business intelligence)

Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Erandio, Leioa, Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean.

Plazak mugatuak direnez, izena eman beharko da edo erreferentziako garapen-agentzia antolatzailearen aurretiko onespena jaso beharko da.

94 400 80 51
behargintza@leioa.net

 

antolatzaileak