LeioakoUdala

3R-Programa: Orientazioa, Prestakuntza eta Lanpostua ematea

Azaroaren 2an, Tokiko enplegua sustatzeko 3R programa jarriko dute martxan. Leioan erroldatutako langabeei dago zuzenduta, eta orientazioa, prestakuntza eta lanpostua ematea du xede.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatuta dago eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko neurriak sustatzen ditu.

Programaren helburuak


  • Taldeko eta banan-banako aholkularitza eta orientazioa ematea, enplegu-bilaketa hobetzeko.
  • Enplegua bilatzeko gaitasun digitalak hobetzea eta haien gaineko prestakuntza ematea.
  • Herritarrak eta enpresak hurbiltzea, programan parte hartzen dutenen lan-munduratzea eta enplegagarritasuna sustatzeko.

Zer eskaintzen dizugu?


  • Orientazioa: taldeko eta banan-banako aholkularitza eta orientazioa, enplegu-bilaketa hobetzeko.
  • Prestakuntza: enplegua bilatzeko gaitasun digitalak hobetzea eta haien gaineko prestakuntza. Halaber, talde-bilerak egingo ditugu prestakuntza-eskaintzari, lan-araudiari (lan-kontratuak, eskubideak eta betebeharrak, talde-hitzarmena) eta lan-merkatuari buruz informatzeko. Gai hauek jorratuko dira: enpleguaren bilaketa aktiborako tekniken aplikazioa. Besteren kontura enplegua bilatzeko bitartekoei, teknikei eta tresnei (bide telematikoak eta sare sozialak barne) buruzko informazioa eta oinarrizko erabilera. Erabiltzaileei lan-merkatuari eta enplegu-politika aktiboei buruzko informazioa (datuak eta baldintzak) ahalbidetzea, haien lan-aukerak areagotzeko.
  • Lanpostua ematea: oinarrizkoa da eskaririk handiena duten sektoreetako enpresekin informazio-bilerak egitea. Herritarrak eta enpresak hurbiltzen saiatzea, programan parte hartzen dutenen lan-munduratzea eta enplegagarritasuna sustatzeko.

Iraupena & ordutegia & Lanpostu-kopurua


  • Izen-emateko epemuga: urriak 15, 14:30ean
  • Hasiera-data: azaroak 2
  • Amaiera-data: 2022ko martxoak 31
  • Ordutegia goizez.
  • Lanpostu-kopurua: 10 (hautaketarako elkarrizketa).

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.


  • Leioan erroldatuta egotea.
  • Lanbiden lan-eskatzaile moduan izena emanda eta langabezian egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak:


  • Lanbiden lan-eskatzaile moduan izena emanda daraman denbora egiaztatzeko ziurtagiria. Jeitsi
  • Curriculum Vitaea (eguneratuta), PDF formatuan.