LeioakoUdala

Kontrataziorako laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegua sustatzeko egindako tokiko ekintzetarako laguntza deialdiaren esparruan

Deialdiaren helburu eta xedea da tokiko enpresek Lanbiden enplegu-eskatzaile moduan izena emanda dauden udalerriko langabeak ohiko lan-merkatuan kontratatzeko laguntza ekonomikoak emateko baldintzak arautzea. Hori guztia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2021eko laguntzen deialdiaren barruan.

Legez eratutako pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izango dira onuradunak, baldin eta lantokia Leioan edukita han burutzen badute jarduera ekonomikoa, 2021ean edozein modalitatetan lan-kontratuak egin dituztenak, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua izan ezik.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Kontratazio bakoitzak 6 hilabete edo gehiago iraupena izango du. Dirulaguntzak ematea aurreikusi da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzeko. Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa da Leioan bizi den pertsona bat kontratatzea.

Administrazioarekiko harremanak elektronikoki izatera legez behartuta daudenez, aurkezpena Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da.