LeioakoUdala

Leioa Zaporetan

Leioako tabernak eta jatetxeak sustatzeko ekimen berri bat diseinatu dugu.

Horren bidez, udalerriaren garapen sozial eta bizi-kalitaterako ezinbestekoa den sektore batek egindako ahalegina azpimarratu nahi dugu.

Leioako ostalaritza bertakoen zein bisitarien zerbitzura dagoen gizarte-eragile bat da, eta, izan ere, egunerokoan nahiz ospakizunetan ez dira falta goiz parteko kafea, hamaiketakoa, eguneko menua edo karta, etab. Tabernak, kafetegiak eta jatetxeak herritarren erreferentzia-guneak eta topalekuak dira, eta edozein herritako bizi-kalitatearen estandarren barruan daude.

 

Zoritxarrez, tokiko ekonomia bultzatu eta lanpostuak sortzeko funtsezkoa den sektore honek egoera gogorra bizi du, pandemiak mundu osoan izandako eraginaren ondorioz.

Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela sektorea eta lana bultzatzeko tresna hau martxan jartzea, eta lokal bakoitza pertsonalizatzea, egunero-egunero herritarrez zein bisitariez arduratu eta onena emateko ahaleginak egiten dituztenen gizatasuna baloratzeko.

LEIOA ZAPORETAN GIDA

Gida berezi hau paper-formatuan eta online egongo da eskuragarri.

Ostalaritzako establezimenduak espezialitatearen eta jardueraren arabera multzokatuko dira (adibidez: pintxoak, kafetegia, jatetxea, hanburgeseria...), eta bakoitzari dagokion tokian haren lantaldearen eta espezialitatearen argazki bana erakutsiko dira. Eskaintza horri buruzko azalpen labur eta tentagarria eta lokalaren kokapena eta harremanetarako datuak erantsiko zaizkie.

IZEN EMATEA DOAN

Espero dugu proposamena zure gustukoa izatea eta Leioa Zaporetan gidan parte hartzea. Hemendik gutxira harremanetan jarriko gara zurekin, informazio gehiago emateko.