Marketin digitalean eta kooperatibismoan langabezian dauden gazteentzako prestakuntza-programa

Azken lekuak eta izen-ematea martxoaren 3ra arte zabalik
Prest zaude zure bizitzako 3 hilabete emateko, datozen urteetan europa, 20 milioi pertsona kualifikatu baino gehiago eskatuko dituen sektore batean sartzeko?
Marketin digitaleko profesionalek eta laneko kooperatiben lege,- administrazio- eta kontabilitate- garapenean adituek emango dute prestakuntza. Enpresen eta kooperatiben kasu errealak landuko dira, laneko dinamika eta ingurunea simulatuz.
Prestakuntza-prozesuaren barruan, taldekako proiektuak landuko dira, marketin digitalaren sektorean laneko kooperatiba bat sortu eta garatzeko ideiak gauzatuz. Talde bakoitzak, 3 eta 5 ikasle artean osatutakoak, negozio-plan bat diseinatuko du, prestakuntza-programan zehar lortutako ezagutzak baliatuz. Proiektua gauzatzeko, kooperatibak diseinatu eta sortzeko aholkularitza jasoko dute.
NORI ZUZENDUTA:
Gazte Bermea Sistema Nazionalean izena emanda dauden 16 eta 29 urte bitarteko langabeak. Gazte Berme Sistemaren onuradun-ziurtagiria aurkeztu behar da, eguneratuta. Gazte Berme Sistemaren inguruan informazio gehiago nahi baduzu, sartu hemen: https://sepe.es/HomeSepe/Personas/encontrar-trabajo/Garantia-Juvenil/preguntas-frecuentes-garantia-juvenil.html
Izena emanda ez bazaude, ez kezkatu, Behargintzan alta ematen lagunduko dizugu eta.
BALDINTZA HAUEK BETETZEA GOMENDATZEN DA
- Behintzat Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua edukitzea.
• Ordenagailua (finkoa edo eramangarria) eta Internetera kalitatezko konexioa edukitzea, tutoretzak euskarri digitaletan jarraitu ahal izateko.
• Marketin digitalarekiko interesa.
• Ekintzailetzarako grina.
EDUKIAK
- MULTZOA: NEGOZIOAREN GARAPENA
- MULTZOA: MARKETIN DIGITALA
- Sare sozialen kudeaketa.
- Edukiak sortzea.
- Online publizitate kanpainak.
- Web diseinua.
- Posizionamenduko estrategiak.
- MULTZOA: KOOPERATIBISMOA
- MULTZOA: MARKETIN DIGITALAREN ETA TRANSFORMAZIO DIGITALAREN KASU PRAKTIKOAK (kultura, musika, ehungintza, ostalaritza eta beste sektore batzuetako arrakasta-kasuak) bai hemen bai Galizian.
METODOLOGIA
Programa honek esperientzia praktikoen bitartez gaitasun teknikoak ahalbidetzea du xede, baita gaitasun pertsonalak garatzea ere, eta lankidetza-ereduen garrantzia azpimarratu eta prestakuntza ematea. Marketin digitalaren sektoreari zuzenduta dago.
Lehen zatia programa trinkoa da, 210 orduko prestakuntza presentziala, bakarka edo taldeka egiteko 5 orduko tutoretza barne (martxoa- apirila- maiatza).
Bigarren zatian ekintzailetza kooperatiboan lagunduko zaie. Proiektu kooperatibistei zuzendutako tutoretzak, gutxi gorabehera 40 ordu guztira (ekaina).
PREZIOA:
Matrikula doan - Europako Gizarte Funtsak batera finantzatutako programa
INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA
Tokia hartu! LINK: https://forms.gle/vThjxDJEnyYeo1pG7Behargintza Leioan zalantza guztiak argituko dizkizugu
Behargintza Leioa
Mendibil kalea 3
94.400.41.95