Txakur trebakuntza. Zeure zaletasuna ogibide bihurtu!
Txakurrak gustuko dituzu? Ziur txakur bat duzula edo eduki nahiko zenukeela. Txakurrak behatzera gelditzeak haien gorputz-hizkuntza eta jokabidearen oinarrizko printzipioak ulertzeko aukera ematen dizu.
Gaur egun, gizartea inoiz baino kontzientziatuago dago animalien ongizatearekin. Horregatik, maskoten jabeek gero eta baliabide gehiago inbertitzen dituzte zainketarik onenak emateko. Horregatik, espezialitate horrek gora egin du eskaeran azken hamarkadetan. Gero eta pertsona gehiagok erabakitzen dute beren txakurrak adituen eskuetan jartzea.
Programa honen helburu nagusia txakur-hezitzaile gisa lan egiteko oinarrizko ezagutzak eskuratzea da. Hori lortzeko, prestakuntza honek ondoko gaitasunak lortzen lagunduko dizu:
- Txakur-hezitzailearen lanbide-profilaren oinarriak ezagutzea.
- Txakurren portaeraren eta izaeraren oinarriak eta printzipioak ikastea.
- Txakurren jokabidearen alterazioei aplika dakizkiekeen terapia nagusiei buruzko beharrezko ezagutzak eskuratzea.
Programa hau gaiarekiko interesa duten gazteei zuzenduta dago, baina ez da beharrezkoa inolako prestakuntzarik edo aurretiazko ezagutzarik.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
- Adina: 16-29 urte.
- Leioa, Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatuta.
- Gazteen Berme Sisteman izena emanda (25 urte baino gehiago badituzu).
ZER ESKAINTZEN DUGU?
- Prestakuntza praktikoak eta dinamikoak.
- Tutoretza eta orientazio pertsonalizatua.
BA AL DU KOSTURIK?
Zuretzat, DOAN da! “Gaztedi Uribe Kosta 2022-2023 Hitzarmena”-ren bidez kofinantzatutako programa da honako hau.
Gaztedi Uribe Kosta hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Leioa, Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizko udalen arteko lankidetza-hitzarmena da, 2022-2023 aldian gaztepolitika integralak ezarri, bultzatu eta garatzeko.
IZEN EMATEAK: Martxoaren 17ra arte (barne).
- Online: gaztegunedigitala.blogspot.com
- Aurrez aurrekoa: Behargintza Leioa (Mendibil, 3).
PRESTAKUNTZAREN DATAK: apirilaren 14tik ekainaren 21era.
ORDUTEGIA: 9:30 – 13:30.
LEKUA
- Txakurren trebakuntza: 126 ordu (Sopela).
- Talde-lana, okupaziorako alderdi pertsonalak lantzeko 24 orduz. (Leioa).
- Enplegua bilatzeko gaitasun digitalak. 20 ordu. (Leioa).
- Banakako tutoretzak. Ordubeteko 5 saio. (Leioa).
PRESTAKUNTZA-EDUKIA
1. BLOKEA: TXAKURREN TREBAKUNTZA (126 ordu)
- Txakurrak gizakiari egindako ekarpen historikoak.
- Txakurra eta gaur egun pertsonekin duen harremana. Giza komunikazioa – txakurra.
- Txakurren etologiaren oinarriak. Txakurraren bizitzako lehen etapak eta etorkizuneko portaeran duen eragina. Inprinting-soziabilizazioa. Gaitasun sentsorialak eta horien prestazioak.
- Txakurren portaera ikasiak, baldintzapen klasikoak eta instrumentalak. Oinarrizko obedientzia.
- Txakur-hezkuntza, trebakuntza zibila eta kirol-trebakuntza.
- Portaera-arazo nagusiak eta horien terapia. Segurtasunik eza eta oldarkortasunak. Diziplinaren eta afektuaren arteko orekaren garrantzia.
- Medikuntza- eta albaitaritza-programa, anatomia, fisiologia, parametro fisiologiko normalak eta patologikoak. Osasun Plana. Nutrizioa. Osasun-arazoen detekzio goiztiarra. Maneiua albaitaritzako larrialdietan
2. BLOKEA: GARAPEN PERTSONALA. (24 ordu)
- Adimen emozionala. Pertsona barruko eta pertsonen arteko adimena eta pertsona baten arrakasta-probabilitatean duen pisua.
- Motibazioa eta automotibazio-gakoak.
- Jarrera: pentsamendu positiboa eta proaktibitatea.
- Komunikazioa. Komunikazio eraginkorrerako tresnak. Entzute aktibo.
- Gizarte-trebetasunak. Enpatia, harremanen eta gatazkei aurre egiteko oinarri gisa.
- Lan-munduan ohikoak diren gatazkak. Motak eta horiei aurre egiteko moduak.
- Gatazkak prebenitzea eta konpontzea.
- Aurre egiteko eta komunikazio asertiboko estiloak.
3. BLOKEA: ENPLEGUA BILATZEKO GAITASUN DIGITALAK. (20 ordu)
- Lana Internet bidez bilatzeko tresnak.
- Enplegu-atariak
- Atarietan alta eman eta nire CVa igo
- Enpresei eta zerrendei buruzko informazioa.
4. BLOKEA: TUTORETZA (5 ordu)
5 ordu ikasleko. Saio horietan, elkarrizketa-hasiera gisa, talde-saioetan landutakoa hartuko da oinarritzat. Elkarrizketa sistemikoa pertsonak lan egin behar duela sentitzen duen arlo edo hobekuntza-puntuak hautematera bideratuko da. Hasierako puntu horretatik abiatuta, alderdi guztiak jorratuko dira coaching-tekniken bidez.
+ INFO
- BEHARGINTZA LEIOA behargintza@leioa.eus - 94 400 41 95
- ATERPE LEIOA GAZTEGUNEA gazte@leioa.eus - 94 405 58 50