Leioa merkataritza ibilbideak

Leioako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko ekimen berri bat da. Establezimenduek apuntatzeko epea 2024/02/29ra arte daukate zabalik.
ZERTAN DATZA?
Hainbat aurpegi ezagunek parte hartuko dute: Gurutze Beitia aktoreak eta Xabier Lapitz kazetariak.
Ibilbide atsegin, interesgarri eta dibertigarriak antolatu ditugu izena eman duten establezimenduetan. Bertan, talde bakoitzari beraien negozioen alderdirik nabarmenenak azalduko dizkiete.
Halaber, gidoi narratibo bat izango dute ardatz, eta, horren bidez, udalerriaren historia eta interes kulturaleko beste datu batzuk aipatuko dira, jendearen jakin-mina pizteko eta Leioako kaleak eta eremuak zeharkatzeko.
UDABERRIKO KANPAINA INDARTZEKO IBILBIDEA
Bisita gidatu horiek martxoaren 15ean arratsaldez eta 16an goizez egingo dira. Parte hartu nahi duten establezimenduen eta horien kokapenaren arabera zehaztuko dira ibilbideak. Bisitak 10 laguneko taldeetan egingo dira eta horretarako aldez aurretik eta doan izena ematea baino ez da eskatuko.
Horrela, ordutegi batzuk ezarriko ditugu taldeko bisita egingo den eguna eta gutxi gorabeherako orduaren berri aldez aurretik eman ahal izateko
NOLA PARTE HARTU DEZAKETE ESTABLEZIMENDUEK?
Ekimen honetan udalerriko komertzioek eta ostalaritzako lokalek parte hartu dezakete. Horretarako, apunta zaitez formulario honen bidez, 2024/02/29a baino lehen.
Izena emateko inprimaki